My Name Is Earl
My Name Is Earl (euskaraz Nire Izena Earl Da) Greg Garciak sortu eta zuzendutako umorezko telesai estatubatuar bat da. Estatu Batuetan 2005eko irailaren 20a eta 2009ko maiatzaren 14a bitartean NBC kateak emititu zuen. 4 denboraldi izan zituen. Jason Lee-ek egiten du Earl Hickey pertsonai protagonista papera, auto istripu baten ondorioz bere pentsatzeko era guztiz aldatzen duen 35 urteko gizona. Hego Euskal Herrian LaSexta eta Neox kateetan emititu zen, eta Ipar Euskal Herrian Paris Première eta M6 kateetan. Emmy Saria irabazi du.
Sinopsia
aldatuEarl Hickey-k delinkuentzian oinarritutako bizitza du , ezer edo inori begirunerik ez dion lapur eskasa da. Egun batean 100.000$ irabazten ditu loteriako kupoi bati esker. Sinestu ezinik patu berria pozaren pozez ospatzerakoan, kotxe batek Earl harrapatu eta haizeak kupoia eramaten du. Era berean, ospitalean ingresaturik dagoela, emazteak dibortzioa sinaraziko dio. Bertan telebista saio bat ikustean, karma kontzeptu mistikoaren efektua ezagutu eta bere bizimodu krudelaren eragile eta arrazoia dela ondorioztatzen du. Era honetan, Earl-ek bizitzeko era aldatu nahi du eta ordurarte egin dituen gauza krudel gaizto guztien zerrenda bat osatzen du, karmak ondorio positiboak itzuliko dizkiolakoan.
Antzezleak
aldatuPertsonaia nagusiak
aldatu- Jason Lee, Earl Hickey bezala.
- Ethan Suplee, Randy Hickey bezala.
- Jaime Pressly, Joy Turner bezala.
- Eddie Steeples, Darnell Turner bezala.
- Nadine Velazquez, Catalina Aruca bezala.
Bigarren mailako pertsonaiak
aldatu- Gregg Binkley, Kenny James bezala.
- Dale Dickey, Patty bezala.
- Giovanni Ribisi, Ralph Mariano bezala.
- Beau Bridges, Carl Hickey bezala.
- Nancy Leneham, Kate Hickey bezala.
Ekiozpena
aldatuTelesaiaren sortzaile eta gidoilari izan zen Greg Garciak pilotoa idatzi zuen Yes, Dear izeneko beste komedia batean lan egiten zuela. Pilotoa Fox kateari aurkeztu ostean, NBC-ri ere erakutsi zion. Baldintza batzuk onartu ondoren, Jason Lee-ri protagonista papera eskaini zioten baina honek bi aldiz egin zion uko eskaintzari. Lee-k pilotoa gustoko zuen baina ez zuen paper protagonista horrekin guztiz konprometitu nahi. Garcia-rekin hitz egin ostean, Earl Hickey pertsonaia antzeztea onartu zuen.[1]
Lau urtez audientzia datu oso onak lortu zituen, baina azkeneko denboraldian ikusle kopuruak behera egin zuen. Ondorioz, NBC katea telesaia saltzen saiatu zen.[2] Azkenean bertan behera uztea erabaki zuten.
Kapituluak
aldatuDenboraldia | Kapituluak | Estreineko datak | |
---|---|---|---|
Lehena | Azkena | ||
1 | 24 | 2005ko irailaren 20an | 2006ko maiatzaren 11an |
2 | 23 | 2006ko irailaren 21an | 2007ko maitzaren 10an |
3 | 22 | 2007ko irailaren 27an | 2008ko maitzaren 15an |
4 | 27 | 2008ko irailaren 25an | 2009ko maitzaren 14an |
Erreferentziak
aldatu- ↑ My Name is Earl season 1 DVD extra: Making Things Right: Behind the Scenes of My Name is Earl Featurette
- ↑ (Gaztelaniaz) Font, Susana. (2009-06-11). «'Me llamo Earl' cancelada definitivamente» Espinof (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).