Mutarrotazio

Azukre-disoluzio egin berrian, denbora aurrera joan ahala gertatzen den argiaren errotazio optikoaren aldaketa

Mutarrotazioa epimerizazioan gertatzen den errotazio optikoaren aldaketa da. Monosakaridoen ziklazioarekin erlazionatuta dagoen prozesu hau, 5 karbono baino gehiagoko aldosa edo zetosa batean gertatzen da. Molekula behin ziklatuta dagoenean (ur disoluzio batean adibidez), isomerizazioa bat pairatuko du. Isomerizazio hau lehenengo karbono asimetrikoak edo karbono anomerikoak konformero batetik bestera (α-tik β-ra edo alderantziz) jasango duen errotazioa da. Alfa isomeroa karbono asimetrikoaren OH- taldea beherantz egongo da proiektatua eta beta baldin bada gorantz.

Konformero batetik bestera pasatzean, disoluzioaren aktibitate optikoa aldatuko da, hau da, argi polarizatua desbideratzeko ahalmena. Era berean, nahiz eta isomero optikoak izan, disoluzio bat optikoki inaktiboa izan daiteke isomeroen kontzentrazio jakina baldin badugu. Adibidez %50 D-glukosa eta %50 L-glukosa duen disoluzioa, disoluzio errazionikoa, optikoki inaktiboa da.


Argiaren desbiderapen angeluaren formula:

α=[α D20]•c•l

non:

[α D20]: Ahalmen errotatzaile espezifikoa
c: Kontzetrazioa (g/mL)
l: Polarimetroaren luzera (dm)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu