Mustafa III.a

Mustafa III.a[1] (1717ko urtarrilaren 171774ko urtarrilaren 21a) Otomandar Inperioko sultana 1757tik 1774a.

Mustafa III.a
Mustafa3.jpg
Coat of arms of the Ottoman Empire (1882–1922).svg
Otomandar Inperioko sultana

1757ko urriaren 30a - 1774ko urtarrilaren 21a
Osman III.a - Abdul Hamid I.a
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla1717ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla1774ko urtarrilaren 21a (56 urte)
Hobiratze lekuaIstanbul
Familia
AitaAhmed III.a
AmaAmina Mihr-i Shah
Ezkontidea(k)Mihrişah Valide Sultan (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaOsmanliar Dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakOtomandar turkiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Tughra of Mustafa III.JPG

Ahmed III.aren semea zen, eta bere anaiak Abd-ul-Hamid I.ak oinordetu zuen 1774an.

Gobernari gisa, adoretsua eta zorrotza izan zen, eta armada eta estatuko aginte-sistema modernizatzen saiatu zen bere inperioa Mendebaldeko Europako arauetara egokitzeko. Jeneral atzerritarrak erabili zituen inperioko infanteria eta artilleria aldatzeko. Sultanak Matematika-, Nabigazio- eta Zientzia-akademiak ere fundatu zituen.

Hala ere, Mustafa III.ak ez zuen arrakasta handirik izan bere modernizazio-helburuetan; batetik, Otomandar Inperioa gainbehera zihoalako, eta bestetik, jenizaroek eta imanek ez zituztelako begi onez ikusten sultanak administrazioan egin nahi zituen aldaketak.

Bere armada ahula zela bazekienez, Mustafak Katalina Nagusiak bultzatutako Krimeako gerra eragotzi zuen, eta ahalmenik gabe ikusi zuen Krimeak nola beretzen zuen Otomandar Inperioa. Hala ere, ekintza honek eta Polonian izandako errusiar agresioak, eragin zuen Mustafa III.ak Errusiari gerra deklaratzea. Handik gutxira Konstantinoplan hil zen, 1774ko urtarrilaren 21ean.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mustafa III.a