Muruzabalgo jauregia
Erdi Aroko jauregia, Muruzabalen kokatua
Muruzabalgo Armagintzako Kaporalgo jauregia edo Zabalegiko markesako jauregia Izarbeibarrako Muruzabal udalerrian Erdi Aroko jauregi bat da. Zabalegiko markesaren titulua 1691ko maiatzaren 18an sortu zen, eta Francisco Juaniz Muruzabalgoari eman zitzaion.
Muruzabalgo jauregia | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Muruzabal |
Koordenatuak | 42°41′18″N 1°46′15″W / 42.6882°N 1.77093°W |
![]() | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-521 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
521 | |
|
Jauregia XVII. mendearen bukaerakoa da. Harrizko fatxada barrokoa du. Hiru solairu dauzka, molduren bidez bereiziak. Teilatupean, erlaitz bat du, eta teilatu-hegala zabala da. Kantoietako dorre karratuen gaineko materiala xumeagoa da. Ate karratuaren gainean balkoi bat du, eta inguruan, zenbait leiho, simetrikoki paratuak. Barnealdean patio bat du, putzu batekin.
Erreferentziak
aldatu- Nafarroako Entziklopedia Handia | MURUZABAL. (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
- «MURUZABAL - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).