Murad I.a[1] (Hüdavendiğar, Jainkotiarra, deitua; Amasya, 1326ko ekainaren 29a - Kosovoko gudua, 1389ko ekainaren 15a) Otomandar Inperioko printzea (1359-1383) eta sultana (1383-1389) izan zen.

Murad I.a


Otomandar Inperioko sultana

1362 (egutegi gregorianoa) - 1389 (egutegi gregorianoa)
Orhan I.a - Bayezid I.a
Bizitza
JaiotzaBursa1326ko ekainaren 29a (egutegi gregorianoa)
Lehen hizkuntzaOld Anatolian Turkish (en) Itzuli
HeriotzaKosovo Field (en) Itzuli1389ko ekainaren 28a (62 urte)
Hobiratze lekuaBursa
Heriotza moduagiza hilketa: sastakatzea
HiltzaileaMiloš Obilić (en) Itzuli
Familia
AitaOrhan I.a
AmaNilüfer Hatun
Ezkontidea(k)Gülçiçek Hatun (en) Itzuli
Kera Tamara (en) Itzuli  (1370 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakOld Anatolian Turkish (en) Itzuli
arabiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Orhan I.aren eta Nilüfer Hatun bizantziar kristauaren bigarren semea izan zen. Bizantziar Inperioren ereduan oinarritutako armada iraunkorra antolatu zuen, eta administrazio-sistema burokratikoa ezarri zuen. Beretutako lurraldeetan, kristauak erabili zituen bere inperioa sendotzeko, eta kristauei beren erlijioa eta ohiturak atxikitzen utzi zien, baldin eta zergak ordaintzen bazituzten.

Gerra ugari izan zen Murad I.a aginpidean egon zen garaian. Grezian, Asia Txikian eta Balkanetan, eta serbiar, hungariar eta bosniarren kontra borrokatu zen. Lehenik, Bizantziar Inperioaren aurka egin zuen, eta Trazia okupatu zuen. 1361ean Adrianopolis hartu, eta bere hiriburu izendatu zuen. Handik aurrera, Edirne izena hartu zuen ordura arte Adrianopolis izan zena.

Balkanetara ere abiatu zen, Konstantinopla inguratzeko asmoz, eta Serbiako eta Bulgariako printzerrien aurka borrokatu zen. 1368an, Itsaso Beltzaren kostaldera jo zuen, eta Burgaz hartu zuen. Geroago, 1371n, serbiarrak eta bulgariarrak erabat garaitu zituen, eta Mazedonia ere hartu zuen. Horren ondorioz, Bizantziar Inperioko Androniko IV.a Paleologo Murad I.aren basailu bihurtu zen. Sofia eta Nis hiriak ere hartu zituen haren armadak, eta, 1383an, Kairoko kalifak, ordainetan, sultan izendatu zuen.

Serbiarrak berriro altxatu zirenean, Murad hara abiatu zen; Kosovoko guduan serbiarrak garaitu zituen, eta serbiarren erregea hil zuen, baina zaldun serbiar batek, desertorea zelako itxura eginez, haren dendara iritsi eta sastakai pozoitu batekin sastakada bat ematea lortu zuen. Han bertan hil zen sultana.

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Murad I.a