Munizio su-eragilea[1] azkar erretzen den eta suteak eragiten dituen konposatu bat duen su-armen munizio mota bat da.[2] Munizio-su eragilea, gainera, Lehen Mundu Gerra-garaitik izan da erabilia.

Lehen Mundu Gerra-garaiko Buckingham-motako bala su-eragilea.

Lehen Mundu Gerra aldatu

 
Lehen Mundu Gerrako obus-sekzio batzuk. Ezkerretik eskuinera: 90 mm-ko obusa; 120 mm-ko burdin-obusa; 77/14 modeloa –75 mm-ko ahalmen lehergai handiko obusarekin– eta 16 modeloa –75 mm-ko obusarekin–.

Munizio su-eragilearen lehen erabiltze-aldia I. Mundu Gerran izan zen; zehazki, 1916an. Garai hartan, fosforoa zen karga su-eragilearen osagai nagusia, tiroz pizten zena eta ke urdineko arrasto bat uzten zuena. Hasierako forma hauek "ke-aztarnak" izenez ere ezagutzen ziren horregatik. Hilgarria izan arren, bala hauen distantzia eraginkorra 320 metrokoa baino ez zen, fosforoaren karga azkar erretzen baitzen.[3] Lehen Mundu Gerraren ere, "Buckingham" izeneko bala su-eragileak hornitu zitzaizkien britainiar gau-borrokalari goiztiarrei, Britainiar Uharteak mehatxatzen zituzten zeppelin militarren aurka erabiltzeko. Zeppelinen hidrogeno-gas sukoiak bala su-eragileak askoz ere hilgarriagoak egiten zituen, zeppelin-gasa piztu zezaketelako. Era berean, behaketa-globo ez-zurrunen aurka ere munizio su-eragilea erabili zen, printzipio berdinean oinarriturik.[4] Britainia Handiko Royal Flying Corpsek beste hegazkin batek aurkako airez-aireko borrokarako munizio su-eragilra erabiltzea debekatu zuen; izan ere, hasiera batean, soldaduen aurkako munizio hauen erabiltzea San Petersburgoko Adierazpena urratzen zuela pentsatzen zelako. Hala, hegazkin-pilotuek zeppelinen eta globoen aurka bakarrik erabiltzeko baimena zuten. Gainera, helburu horiek erasotzeko orduan, erasoa ahalbidetzen zuen idatzizko aginduak izan behar zituzten gainean.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Fundazioa, Elhuyar. «su-eragile» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-06-09).
  2. Bullets for Beginners. GlobalSecurity.org.
  3. AEBko Gerra Saila (1919). America's Munitions: 1917–1918. U.S. Government Printing Office.
  4. Zeppelins and balloons. Firstworldwar.com.
  5. Heaven High, Hell Deep 1917-1918, Normal Archibald

Kanpo estekak aldatu