Multiprozesaketa
Multiprozesaketa bi mikroprozesadore edo gehiagok aldi berean hainbat prozesu egikaritzen duenaren ezaugarriari esaten zaio. Multiprogramazioan mikroprozesadore (PUZ) batekin exekutatzen dira zenbait lan, multiprozesaketan gauza bera baina prozesadore bat baino gehiagorekin. Bi mikroprozesadore edo gehiago dituen ordenagailuari multiprozesadore deritzo.
Sistema eragilea arduratzen da prozesu edo hari desberdinak mikroprozesadore desberdinetan banatzeaz. Ez da lan erraza, modu konkurrentean lan egiteko ez daudelako idatzita programak. Honetarako semaforoak eta antzeko programazio teknikak dituzte sistema eragileek prozesuaren kopia batek makinaren zenbait balio modu esklusiboan idazteko.
Ordenagailu multiprozesadoreen ezaugarriak eta arkitektura
aldatuKonputagailu multiprozesadore batek prozesu baten hariak edo prozesu bat baino gehiagotakoak aldi berean exekuta ditzake. Konputagailu multiprozesadoreen diseinua, monoprozesadorekin alderatuz gero, konplexuagoa da; izan ere, aldi berean programa bi exekutatzen direnean baliabide esklusiboen erabilera (memoria esaterako) gatazkatsua izan daiteke. Arazo horiei irtenbidea emateko, arkitektura bi daude:
- NUMA arkitektura
- SMP arkitektura
Sistema eragilea arduratzen da prozesu edo hari bakoitza mikroprozesadore batera bideratzeaz. Ez da lan erraza, modu konkurrentean lan egiteko ez daudelako idatzita programak. Horretarako, semaforoak eta antzeko programazio teknikak dituzte sistema eragileek prozesuaren kopia batek makinaren zenbait balio modu esklusiboan idazteko.
Multiprosezaketa motak
aldatu- Multiprosezaketa simetrikoa: prozesadore guztiak funtzio berdinak burutzen dituzte eta memoria nagusi partekatzen dute
- Multiprosezaketa asimetrikoa: prozesadore batzuk sistema eragilearen atazez arduratzen diren bitartean gainerakoek erabiltzaileen aplikazioak egikatzen dituzte. Prozeadoreak makinaren funtzio desberdinetan espezializatzen dira, honetarako makinak burutu behar duenaren lanen ezagutza sakona izan behar da.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Andrew Stuart Tannembaum, Sistemas operativos: diseño e implementación (Operating Systems: Design and Implementation), ISBN 0-13-638677-6