Omagh (irlanderaz An Ómaigh, eskozieraz Omey) Ipar Irlandaren mendebaldean dagoen Tyrone konderriko hiriburua eta hiririk handiena da. Drumragh ibaia eta Camowen ibaiak elkartu eta Strule ibaia sortzen den lekuan kokatzen da. Hiriak 22.182 biztanle ditu eta hirigune osoan 28.000 biztanle baino gehiago bizi dira.

Omagh
An Ómaigh
herria
Administrazioa
Herrialdea Erresuma Batua
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
Ulster
Tyroneko konderria
Izen ofizialaOmagh
Geografia
Koordenatuak54°35′N 7°17′W / 54.59°N 7.29°W / 54.59; -7.29
Map
Azalera115 km²
Altuera65
Demografia
Dentsitatea0,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia028
Hiri senidetuakL'Haÿ-les-Roses
http://www.omagh.gov.uk www.omagh.gov.uk

Historia aldatu

Monasterio frantziskotar bat sortu zuten 792 urtean baina herria bera 1610an fundatu zen. 1641ean ihesi zetozen irlandar matxinoak hartu zituen eta 1689an Derryra bidean zihoazen Jakue II.aren gudaloste ingelesak hiriaz jabetu ez zitezen Gilen III.aren aldekoek su eman zioten Omaghi.

1768an Omagh bihurtu zen Tyroneko konderriko hiriburu Dungannon ordezkatuz. Sarritan uholdeak izaten zituenez (aipagarrienak 1909, 1929, 1954, 1969, 1987, 1999 eta 2007an) Strule ibaiaren inguruan dikeak eraiki dira.

Omagh zoritxarrez Omagheko atentatua ondorioz famatu egin zen, 1998ko abuztuaren 15ean Benetako IRAk auto-bonba bat kale nagusian lehertarazi zuenean. 29 pertsona hil ziren, tartean 14 emakume eta 9 haur.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Ulster American Folk Park: Ulsterretik Amerikara emigratu zuen jendearen bizimodua erakusten duen aire libreko museoa da.
  • The Gortin Glens Forest Park: Omaghetik 16 kilometro iparraldera dagoen baso eremua da.
  • Strule Arts Centre: 2007an ireki zuten kultur erabilera anitzeko areto hau.

Kirolak aldatu

Omagheko kirol jarduera nagusia futbol gaelikoa da. Bi elkarte daude herrian, Omagh St. Enda's eta Drumragh Sarsfields.

Iruditegia aldatu

Hiritar ezagunak aldatu

Kanpo estekak aldatu