Ireki menu nagusia

Mulk Raj Anand (Peshawar, 1905eko abenduaren 12a - Pune, 2004ko irailaren 28a) indiar idazlea izan zen.

Mulk Raj Anand
Bizitza
Jaiotza Peshawar1905eko abenduaren  12a
Herrialdea  India
Britainiar Raj
Heriotza Pune2004ko irailaren  28a (98 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
Heziketa Cambridgeko Unibertsitatea
Londresko University College
Hezkuntza-maila Doktor Nauk in Philosophya Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, kazetaria, eleberrigilea eta ez-fikzio idazlea
Lan nabarmenak Morning Face Itzuli
Jasotako sariak
Mugimendua Bloomsburyko Taldea
MulkRajAnand Autograph.jpg

Ananden lehenengo eleberrietan Indiako gizartearen biktimak ziren protagonista. Untouchable (1935, Ukiezina) lanean, komun garbitzailea zen gazte batek, bere buruaren kontzientzia nola hartzen duen deskribatzen zuen. Two Leaves and a Bud (1937, Bi orri eta kimu bat), berriz, Assameko te-sail batean ingelesak langileez nola baliatzen ziren azaltzen zuen.

1945ean The Big Heart (Bihotz handia) idatzi zuen. Lan horretan, lantegi txiki batek perzkin-komunitate bateko bizitza nola aldatzen duen erakusten zuen. Anandek gai nagusi bat du: India tradizionalaren eta Mendebalde modernoaren arteko borroka. Gai horren bidez erakutsi nahi zuen Indiak antzinako ordena aldatu egin behar zuela, baina herrialdea suntsitu gabe. Gai hori argi eta garbi adierazi zuen The Village (1939, Herrixka), Across the Black Waters (1939, Ur beltzetan barrena) eta The Sword and the Sickle (1942, Ezpata eta igitaia) trilogian. Seven Summers (Zazpi uda) lanarekin bere autobiografia saila hasi zuen.

ErreferentziakAldatu