Mujeres (albuma)
Mujeres (euskaraz: «Emakumeak») Silvio Rodríguez abeslari kubatarraren hirugarren estudioko albuma izan zen. EGREM zigiluaren eskutik 1978an plazaratuta, arrakasta handia izan zuen. Album honetan kantautorearen maitasunezko abestiak biltzen dira, ezagunena "Te doy una canción".
Mujeres (albuma) | |
---|---|
Silvio Rodríguezen albuma | |
Egilea(k) | Silvio Rodríguez |
Argitaratze-data | 1978 |
Izenburua | Mujeres |
Ekoizpen lekua | Kuba |
Ezaugarriak | |
Diskoetxea | Areito |
Deskribapena | |
Honen parte da | Silvio Rodríguez' albums in chronological order (en) ![]() |
![]() ![]() |
Ezaugarriak aldatu
Disko honetan abeslariak, Al final de este viaje aurreko albumean bezala, apaingarririk gabe abesten zuen, gitarrarekin bakarrik. Zentzu horretan oso lan zuzena da, artifiziorik gabekoa. Dena dela, aurrekoarekin konparatuta, gitarraren soinua landuagoa da. Ekoizpena: Frank Fernández Tamayo eta Silvio Rodríguez.
Abestiak aldatu
Guztien letrak eta musika Silvio Rodríguezenak dira.[1]
A aldea aldatu
- "Mujeres" - 4:20
- "En estos días" - 2:44
- "Ya no te espero" - 4:06
- "¿Qué hago ahora?" - 2:03
- "Río" - 2:15
- "Te doy una canción" - 3:05
B aldea aldatu
- "Cierta historia de amor" - 4:34
- "¿A dónde van?" - 3:02
- "Hoy no quiero estar lejos" - 2:48
- "Esto no es una elegía" - 3:04
- "Aceitunas"
- "Y nada más"
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz): Mujeres YouTuben.
- (Gaztelaniaz): Mujeres abestien esanahia.
- (Gaztelaniaz): Mujeresen abestiak.