Ireki menu nagusia
Pakomio Handiaren ikono koptoa, elkarkidetza zenobitiko kristauaren sortzailea.

Mugimendu zenobitikoa Erdi Aroan hasitako tradizio monastiko bat da, elkarbizitza aldarrikatzen duena. Monasterioko elkarkidetza zen bere ezaugarri nagusia, fraideen gainontzeko pertsonekiko isolamendua mantentzen zuena. Mendebaldean, elkarte bakoitza ordena erlijiosoren batekoa zen, eta fraide zenobita baten bizitza arau batek erregulatzen zuen (pretzeptu bilduma bat).

Mugimendu zenobitikoa, fraideen elkarbizitzari ordena jartzeaz arduratzen zen, ondasun eta produktuen administrazioari dagokionez, baita jaiotzen ari zen kristautasunaren interes filosofiko, diziplina eta fedean prestatzeaz ere. Meditazio eta biltzeak egiten ziren, elkarte erlijioso guztiek egiten zuten lez.

EtimologiaAldatu

Zenobita eta zenobitiko (latinezko coenobĭum hitzaren bidez), grezierazko κοινός (koino, "elkar") eta βίος (bíos, "bizitza") hitz elkartutik dator "elkarbizitza" edo "elkarkidetza" esan nahi duena. Adjektibo greziarra κοινοβιακόν (koinobiakón) da. Elkarrekin bizitzen ari den fraide talde bati, zenobio deritzo, latinez cenobium (monasterioa).

Beste fraide mota batzukAldatu

  • Monastizismo mota zaharrago bat ere badago (kristautasunaren lehen mendeetan), non, fraidea, bakarrik bizi zen ermita batean, monastizismo ermitau deritzona.
  • Ondorengo beste monastizismo mota bat, oro har Ekialdean dagoena, sketea da.

Monastizismo zenobitikoa beste erlijio batzuetanAldatu

Monastizismo zenobitikoa, zenbait erlijiotan existitzen da, nabarmenenak, kristaua eta budista diren arren.

Kanpo estekakAldatu