Ikaskuntza elektroniko mugikor

Mugikor bidezko ikasketa» orritik birbideratua)

Ikaskuntza elektroniko mugikorra, m-learning gisa ere ezaguna,[1] problemen ebazpena, gaitasunen garapena eta jakituriaren eraikuntza errazten duen ikaskuntza era da. Kontzeptua oso erlazionatuta aurkitzen da gaur egun e-learning edo ikasketa birtuala moduan ezagutzen den metodologiarekin, bien arteko desberdintasun nagusiak edukia, denbora eta gailuen erabilera dira.[2]

M-learning gailu elektronikoez baliatzen da nonahikotasuna eta ikasketa autonomoa bideratzeko.[3] Ikasteko era honekin erlazionatutako teknologien artean topa ditzakegu, MP3 erreproduktoreak, eramangarriak, mugikorrak eta tabletak, besteak beste. Ikasteko modu hau ikaslearen mugikortasunean zentratzen da, hau da, ikaslea edonon eta noiznahi egotea ahalbidetzen du.[4]

Modu horretan, ikaskuntza elektroniko mugikorrak, irakaskuntza guztiz birtuala du helburu, horretarako hedabide digitalak erabiliz. Iraganean, m-learning eta e-learning metodologien arteko desberdintasun nagusia gailuen erabileran aurkitzen zen arren, gaur egunean bien arteko aldea askoz meheagoa da, lehenengoa bigarrenaren osagarri bihurtu da.

Metodologia honek aukera asko ekartzen ditu gaur eguneko irakaskuntza arloan, hala nola informazioaren atzipen hobea edo aktibitate berri eta ugariagoak izateko aukera. [5]

E-learning ez bezala, ikaskuntza elektroniko digitalak, puntualki erabil daitezkeen helburu zehatzagoak lortzeko erabili ohi da.

Historia aldatu

Ikaskuntza elektroniko mugikorra 1980. hamarkadan agertu zen Xerox, Palo Alto Research Center(PARC), konpainiaren eskutik. Enpresa honek tabletaren oso antzeko zen konputagailua aurkeztu zuen gazteak mundu digitalera erakartzeko helburuarekin. Dena den, proiektua ez zen aurrera atera, batez ere, enpresa horren laguntza teknologiko ezagatik.

M-learning kontzeptua 1990. hamarkadaren amaieran agertu zen lehen aldiz EEBB n, ikastetxetan agenda elektronikoak erabiltzen hasi zirenean. Europan , berriz, m-learning proiektua 2001.urtean jaio zen  ikasketak utzi zituzten gazteak laguntzeko asmoz. [6]

Kronologikoki, ikaskuntza elektroniko mugikorra hiru faseetan banatu da. Lehenengoa gailuetan zentratzen zen, izan ere, metodologia 1980. hamarkadan eta momentuan zeuden gailuak kontuan hartuz ( PDA edo SMS bidezko mugikorrak adibidez) garatzen hasi zen arren, smartphoneak agertu, konektibitatearen garapena gertatu ( 3G moduko sareei esker) eta web 2.0 garatu arte, M-learning proiektua ez zen guztiz abian jarri, ez baitzen momentu horretara arte baliabide eraginkorra.

Bigarren fasea, klasetik kanpoko ikaskuntzan zentratzen zen, beste era batera esanda, ikaskuntza autonomo eta nonahikoan. Azken faseak ikaslearen mugikortasunean sakondu zuen. [7]

Gaur egunean, ikaskuntza elektroniko mugikorra abiapuntu duten hainbat ikerketa daude zabalik mundu osoan zehar: Afrikak , Asiak , Ipar Amerikak , Europak , Eskandinaviak , Australiak eta Zeelanda Berriak aurrerapen interesgarriak egin dituzte azken urteotan. [8]

M-learning ikaskuntza metodologiarekin osoa erlazionatuta egon den beste kontzeptu bat e-learning izan da. E-learning edo ikaskuntza birtuala ordenagailu pertsonalen garapen eta estandarizazioarekin gero eta indar handiagoa hartzen hasi zen ikaskuntza munduan. [9]

E-learning 1972. urtearen inguruan agertu zen lehen aldiz posta elektronikoa garatzen zen bitartean. Dena den, Internet agertu arte, ez zen benetan bere helburua zehaztu. Hasieran aldenduta zegoen m-learning kontzeptutik, izan ere, momentu hartan e-learning ordenagailu bidezko tresna zen bitartean, m-learning mugikortasun handiago zeukaten gailuetan zentratzen zen. Gaur egunean, e-learning metodologiak hainbat aldaketa jasan ditu gertatutako garapen teknologikoa dela eta. Horregatik m-learning eta e-learning arteko harremana gero eta estuagoa da, puntu bateraino, non egun, bateratuak ikus ditzakegun.[10]

Erabilera aldatu

Ezaugarriak aldatu

Ikasketa elektroniko mugikorraren ezaugarriak hainbat ataletan bereiztu daitezke, ikasketa teknika honen ahalmena hobeto ulertzeko. Atalak honako hauek dira: mugikortasun, gailu elektronikoa eta ikasketa eta baliabideak.

Mugikortasuna aldatu

Ikasketa-teknikari izena ematen dion eta atal guztien artean garrantzitsuena den mugikortasuna dugu. M-Learninga, E-Learningetik bereizten duen atal nabarmenena da. Hain zabala da gailu berriek lortu duten mugikortasuna, Ikasketa elektroniko mugikorrean nonahikotasuna erdietsi dela. [11]Nonahikotasun honek hurrengo ezaugarriak ditu: Interneterako sarrera, gailuen eramangarritasuna, beherehalakotasuna eta moldakortasuna. Internetera atzitzeko gaitasuna E-Learningak lortu zuen, baina Interneta eta eramangarritasuna lotzen baditugu, edonondik atzitzea lortzen dugu. Edonon ikasketa-baliabideak jaisteko edo irakasleekin harremanetan jartzeko aukera emanez. Aldi berean, gailu eta baliabide digitaleei esker, informazioaren berehalakotasuna lortzen da. Baliabideetan edo iturri ezberdinetan informazio bilaketak egiteko arintasuna gizakiena baino askoz handiagoa baita. Adibide onena bilaketa aginduak dira, segundu batean milaka hitz arakatzeko gai direnak. Azkenik, bi ezaugarrien artean lortzen den moldakortasuna daukagu. Gailu elektroniko pertsonalek edonongo konexioaren eta berehalako atzipenaren ondorioz, ikasketa-prozesua jaso ahal den leku edo ordutegi anitzetarako moldagarriak dira.

Gailu elektronikoa aldatu

Gailu mota ugari erabiltzen dira Ikasketa elektroniko mugikorrean, ikasketa honek egokitasun ahalmen handia baitu. Hala ere, orokorrean mobilak, tabletak, mp3-ak eta pdak aurkitu ditzakegu. Normalki gailu hauek guztiek hurrengo ezaugarriak dituzte:

  • Pisu arina.
  • Bateria.
  • Pantaila.
  • Bozgorailuak.
  • Memoria birtuala.
  • Sistema
  • Kostua.

Ikasketa eta baliabideak aldatu

Garapen teknologiko honek ikasketa-prozesuaren eta baliabideen modernizazioa ere dakar. Ondorioz, ikasketa klasikoarekin alderatuz, ezaugarri berri hauek sortzen dira:

  • Teknologia berrietan formakuntza jasotzea
  • Ikasketa baliabideetarako ahalmen berriak (audioak, bideoak, klaseak berrikusi...)
  • Personalizazio aukerak (ikasleen profilak, ariketa zuzenduak...)
  • Ikasketa autonomoa
  • Erakargarritasuna
  • Segurtasuna (enkriptazioa)

Arloak aldatu

Ikasketa elektroniko mugikorra bizitzaren etapa guztietan ageri da. Aldi berean, haurtzarotik zahartzaroraino, hezkuntzako arlo ezberdinak igarotzen ditugu, eta hauetan guztietan ikasketa elektroniko mugikor inplementazio akademikoak ikusi ahal ditugu. Ikasgeletan edo lanean, integrazio soziala edo ikasketa autonomoa bultzatzeko... Arlo askotan ikusi dezakegu ikasketa elektroniko mugikorra, bere ikasketarako kontrola eta erakargarritasuna dela medio.

Ikasgelan aldatu

Beste arloetan bezala, ikasgelako maila guztietarako metodologiak garatu eta inplementatu dira. Teknika hauen artean errealitate birtualaren eta errealitate areagotuaren onurak frogatu dira. [12] [13] [14] Ezaugarri baliagarrienen artean ikasleen eta ikasketa-baliabideen kudeaketa [15] [16] [17], urrutiko ikaskuntzaren [17] [18] eta podcast edo beste formatu berrien ahalbitzea dugu.

Hasteko, Haur Hezkuntzako ezaugarri interesgarri bat irakaslego, familia eta ikasleen arteko parte-hartzea dugu. Gailu elektroniko mugikorren erabilerak ikasgelatik kanpoko ikasketa-prozesua ahalbidetzen du, eta ikasketan partaide gehiago batzea. Aldi berean, alfabetatze digitala gaztetasunean aurkezteak badakar hezkuntza eraberritzeko berrikuntza teknikak bultzatzeko erreztasunak. [19] [20] Gailu hauen artean, telefono mugikorrak, mp3-ak eta abar ditugu; baina 3 urtetik 6 urterako adin tartean aproposenak tabletak dira. [21] Zehazki konputu tabletak, ezaugarri iraunkorragoak eta ikasleentzako egokitzeko gaitasunengatik. [22]

Lehen Mailako Hezkuntzan alfabetatze digitala jarraitzen da, orain berriz autonomia handiagoarekin. Teknologia eta aplikazio garatuberrien bitartez, fase honetan, ikaslearen arakatze, analisi eta beste gaitasun autonomoak ebaluatzen dira. [23] Ezinbestekoa da, ordea, gailuen autonomia berriaren erabilera egokia bermatzeko familiaren gainbegirada izatea. [24] Honetarako komenigarria da irakasleak gailuek eskaintzen dituzten baliabideak azaltzea eta ikasgela birtuala eta mundu errealaren arteko lotura ez galtzea. [25]

Bigarren Mailako Hezkuntzan ikaslearen autonomia jadanik sendotu da. Ikasketa fase honetan elkarlanak autonomiaren testigua hartzen du. Berriz ere, aplikazio ugarien bitartez lanen trukea, dokumentuen argitaratzea eta harreman sozialak bultzatzen dira ikaslearen motibazioa lortzeko. Aplikazioei dagokienez, adibidez, gaitegien bisualizazioa eta atzipena, ikasleen arteko harremanak, autoebaluazioa eta abar errazten dituztenak ditugu. [26]

Lanean aldatu

Lan munduari dagokionez ikasketa elektroniko mugikorrak ekarri duen ezaugarririk nabarmenena moldagarritazuna da, hainbat ikasketa mota ezberdin inplementatu ahal dituelako norbait lanean dabilen momentu berean. Arlo honetan honela definitzen da ikasketa elektroniko mugikorra “Gailu mugikorren bitartez, lanerako eta lanean aritu bitartean egiten diren prozesuak. Sail berri eta aldakorretan [27] [28] jakintzara eramateko eta hainbat arrakastaz jarduteko helburu dutenak”. [29]Definizio hauetan lanerako eta lanean aritu bitarteko bereizketa egiten da. Baina, badago beste kategoria bat ikasketa elektroniko mugikorr arloanitza deitzen zaiona.

Lanerako ikasketa “badaezpadako” (just-in-case) ikasketa ere deritzo. Lehenengo honetan, ikasketa klasikoko eta formaleko jarduerak biltzen ditu etorkizuneko lan-ekintzetarako prest egoteko. Adibidetzat, hondamendien simulazioetarako denbora errealeko SMS zerbitzuak ditugu. [30] Beste aldetik, lanean edo lanen bitartez egiten den ikasketari “azkeneko momentuko” (just-in-time) ikasketa. [31] Bigarren ikasketa honetan lan munduko arazoei aurre egiteko in situ dituzten gailu mugikorrak erabiltzen dira. Metodologiak ugariak dira, informazio baliabideak arakatzeko aplikazioak, [32] medikuntzan edota beste arloetan erabakiak hartzeko laguntzaileak, [33] mugikorraren bitartez adituekin edo lankide batekin harremanetan jartzeko baliabideak... [34] Azkenik, ikasketa arloanitzak lan munduaren eta hezkuntza formalaren arteko bereiztasunak murrizteko xedea du. Gainera, badirudi potentzial handiena daukan ikasketa-prozesua dela, [29] gehienbat Goi Mailako Hezkuntzan. Honetan lanean aritu bitartean ikasketarako lagungarriak diren teknikak erabiltzen dira, besteak beste: ebaluazioak, [35] hausnarketarako galderak [36] edota lorpenen portfolioak. [37] Gero, lortutako materiala ikasketa formatu formalagoetara eramaten da. Irakasleekin klasean eztabaidak izateko, adibidez.

Beste arlo batzuk aldatu

Aipatzearren, ikasketa elektroniko mugikorrak beste arlo batzuetan onurak erakutsi ditut: errefuxiatuen ohitze prozesuan, hizkuntzen ikasketa autonomoa, gazteak hezkuntzan birgizarteratzea...

Analisia aldatu

Onurak aldatu

Mugikortasuna

  • Pisua. Beste baliabideekin alderatuz askoz arinagoa da. Liburuak, koadernoak eta ordenagailuak tablet bakar batekin ordezkatu ahal dira.
  • Nonahikotasuna, edozein leku eta ordu aukera ditzakezu ikasgai baliabideekin jarraitzeko[38][39], gainera, Internetaren laguntza duzu informazio gehigarria lortzeko. Ezaugarri honek irakasleei bere ikasleen jarraipen hobeago bat ahalbidetzen die.

Kostu ekonomikoa. Hasierako inbertsioa handiagoa izan arren, denbora pasa ahala, segurtasun neurri egokiekin, bere kostu osoa amortizatuta geratzen da[39], erabileraren luzapen hau askoz zailagoa da liburuekin, ikastaro bakoitzean gai berriak agertzen baitira.

Bestelako gaitasunen garapena. Irakaskuntza tradizionalak jorratzen ez dituen edo jorratzeko arazoak dituen hainbat gai daude m-learning erabiliz beraien irakaskuntza asko errazten dena:

  • Alfabetatze digitala[39].
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna, simulazioak erabiliz[40].
  • Mugikorren erabilera ohitura egokiak.
  • Multimedia edukien sorkuntza.
  • Garapen kognitiboa eta psikomotorra.
  • Marrazketa, kolore aukera handia.

Segurtasun geruza berriak. Gailu elektronikoen erabilerak baliabide tradizionalek eskaintzen ez dituzten segurtasun neurriak ekartzen dituzte. Alde batetik, zure informazio eta gailua enkriptatu ditzakezu, eta bestetik, izugarrizko erraztasunak ditu segurtasun kopiak sortzeko. Bi ezaugarri hauek teknologia berriekin guztiz lotuta daude eta ezin dira aurkitu baliabide tradizionaletan.

Teknologia berriak. Ikasleak garapenean dagoen munduari ohituko dira, halaber, kasu gehienetan ikaslearen inguruneari esker erraztasun handiz erabiliko ditu gailuak. Gainera, teknologia berri hauek pertsonalizaziorako prest dago[39], ezaugarri honek inpaktu positiboa du ikasleen motibazioan. Ikastegiei begira, metodologia hauen inplementazioak aukera oso ona eskaintzen die garapenean dagoen munduari ohitzeko.

Mugak aldatu

Mugikor aniztasuna. Liburuekin konparatuz, hainbat modelo daude helburu bera lortu dezaketenak. Beraz, ikasketa-baliabideak sortzean hainbat aldagai kontuan izan behar dituzu:

  • Pantaila tamaina.
  • Bateragarri diren fitxategi-motak, programak.
  • Sistema eragilea.
  • Memoriaren tamaina.
  • Bateriaren tamaina.
  • Sarerako konexio ahalmena (banda zabalera).

Teknologia berrien erabilera. Egunoro agertzen dira baliabide eta elementu berriak beraz gailuek erabiltzen dituzten baliabideen eguneraketak beharrezkoak dira, halaber, gailuak baliabide tradizionalak baino azkarrago zaharkituta geratzen dira[41]. Gainera, gailu hauetan egin beharrezko lehengo inbertsio ekonomikoa ikastegietan, handiagoa da liburuekin alderatuz.

Bizitza pertsonalaren eta ikasketen nahasketa. Mota honetako gailuen erabilerak inpaktu handia izan dezake ikasleen ordutegian[42], izan ere, teknologia hauek eskaintzen duten informazioa edozein momentuan atzitu dezakezu. Beraz, beharrezkoa da irakaslea edo arduradunak informazioa atzitzeko era ondo ezartzea.

Segurtasuna. Gailu elektronikoak informazio pertsonalez beteta daude, informazio hori era egoki baten gorde behar da, esku ez egokietan ez jauzteko. Halaber, gailu hauen segurtasun fisikoa ere bermatu behar da, bere balio ekonomikoa askoz handiagoa baita liburu edo koaderno batekin alderatuz. Horretaz gain, mundu digitalean copyrighta askoz nahasgarriagoa da, beraz kontuz ibili behar da lizentzia arazoetan ez sartzeko.

Erabiltzaile mota asko. Aniztasun honen arazorik handiena arrakala digitalean aurkitzen da, gazteentzat teknologiaren erabilera eguneroko gauza izan arren, adineko eta ez hain adineko pertsonentzat gauza arrotz bat da. Adineko pertsona hauek izaten ohi dira irakasleak beraz, ikaskuntza jaso behar dute, teknologian erabilera era eraginkorrean inplementatzeko ikasketa plangintzan, hau guztia ondo garatzeko beharrezkoak dira profesionalak egotea m-learningaren munduan irakaslei ondo azaltzeko. Honetaz gain, mundu globalizatu baten bizi gara, kultura bakoitzak teknologiaren erabileran iritzi edo ohitura bat du[43], eta horrek asko zailtzen du baliabide globalen sorkuntza[44].

Beste gaitasunen garapena baztertu. Ortografia eta irakurketa kaltetuenak izanik, izan ere, gailu elektroniko guztiek zuzentzaile automatikoak ekartzen dituzte. Halaber, gaitasun sozialak galtzeko arriskua dago m-learning erabilerak interakzio sozialak zapaltzen baditu. Gainera, gailuen erabilerak distrazioa sortu dezake ikasgelan[41][45], ikasketa-prozesu osoa kaltetuz.

Erreferentziak aldatu

  1. Mobile learning : los dispositivos móviles como recurso educativo. ISBN 9788467657067..
  2. (Gaztelaniaz) García-Bullé, Sofía. «¿Qué es el m-learning? ¿Es una opción viable para la educación del siglo XXI?» Observatorio de Innovación Educativa (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  3. (Gaztelaniaz) noticias.universia.es. «Ubiquitous Learning o Aprendizaje Ubicuo: ¿Qué es y cómo puede cambiar la educación?» Noticias Universia España (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  4. Using Network and Mobile Technology to Bridge Formal and Informal Learning. Woodhead/Chandos Publishing Limited ISBN 978-1-84334-699-9..
  5. Fombona, Javier; Pascual-Sevillana, Ángeles; González-Videgaray, MariCarmen (2017). "M-learning and Augmented Reality: A Review of the Scientific Literature on the WoS Repository". Comunicar (in Spanish). 25 (52): 63–72. doi : 10.3916/c52-2017-06 . ISSN 1134-3478
  6. Antonio José Moreno Guerrero (2011ko abenduaren 17). «Móvil learning». Observatorio tecnológico. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte.
  7. Cochrane, Thomas. (2013). A Summary and Critique of M-Learning Research and Practice. ISBN 9780415503693..
  8. Cochrane, Thomas. (2013). A Summary and Critique of M-Learning Research and Practice.. ISBN 9780415503693..
  9. Jardines, F. (2009). «Desarrollo histórico de la educación a distancia (Historical development of distance education)» . UANL .
  10. Diego Sánchez (2017ko abuztuaren 10a). ¿Sábes que es el aprendizaje móvil o mobile learning?
  11. Zapata-Ros, Miguel (2012). «Calidad en entornos ubicuos de aprendizaje». Universidad de Alcalá: RED. Revista de Educación a Distancia.
  12. Moreno, Noelia; Leiva, Juan José; Matas, Antonio (2016). «Mobile learning, Gamificación y Realidad Aumentada para la enseñanza-aprendizaje de idiomas». International Journal of Educational Research and Innovation (IJERI) (6): 16-34. ISSN 2386-4303[Betiko hautsitako esteka] .
  13. Moreno, Noelia; Leiva, Juan José; Galván, María del Carmen; López, E.; García, Francisco (2017). Realidad aumentada y realidad virtual para la enseñanza-aprendizaje del inglés desde un enfoque comunicativo e intercultural (En J. Ruiz-Palmero., J. Sánchez-Rodríguez y E. Sánchez-Rivas (Eds.) edición). Málaga: UMA. pp. 1-11.
  14. Piscitelli, Alejandro (2017). «Economía creativa». Realidad virtual y realidad aumentada en la educación, una instantánea nacional e internacional 7: 33-65.
  15. Murray, Orrin; Nicole Olcese (November–December 2011). "Teaching and Learning with iPads, Ready or Not?".TechTrends. 55 (6): 42–48. CiteSeerX 10.1.1.471.6382 . doi : 10.1007/s11528-011-0540-6
  16. "7 THINGS YOU SHOULD KNOW ABOUT MOBILE APPS FOR LEARNING". EDUCAUSE Learning Initiative. May 4, 2010.
  17. a b Naismith, Laura; Lonsdale, Peter; Vavoula, Giasemi; Sharples, Mike (2004). "Literature Review in Mobile Technologies and Learning". FutureLab Series (11).
  18. Agence Française de Développement, Agence universitaire de la Francophonie, Orange, & UNESCO. (2015). Digital Services for Education in Africa . Savoirs communs, 17.
  19. Gómez, Patricia; Monge, Carlos (2013). «Potencialidades del teléfono móvil como recurso innovador en el aula:una revisión teórica» . Revista DIM. Año 9 (26).
  20. Cabero, Julio; Fernández, Bárbara (2018). «Las tecnologías digitales emergentes entran en la Universidad: RA y RV» . RIED Revista Iberoamericana de Educación a Distancia 21 (2): 119-138.
  21. Aznar, Inmaculada; Trujillo, Juan Manuel; Cáceres, Ma P; Romero, Jose María (2019). «Mobile learning y tecnologías móviles emergentes en Educación Infantil: percepciones de los maestros en formación» . Espacios. Revista de Educación 40 (5): 14. ISSN 0798-1015[Betiko hautsitako esteka] .
  22. Fombona Cadavieco y Roza Martín, Javier y Pablo (10 de julio de 2016). «Uso de los dispositivos móviles en educación infantil Mobile devices in early childhood education» . B-learning, un estudio de caso en educación infantil. edmetic, revista de educación mediática y tic.
  23. https://www.eumed.net/rev/atlante/2019/02/mlearning-primaria.html
  24. Zangara, María Alejandra (2018). «Aplicación de la tecnología en el aprendizaje. Casos de Argentina y México» Revista Iberoamericana de Tecnología en Educación y Educación en Tecnología. (21): e10.
  25. Madrid, Dolores; Mayorga, Ma José; Núñez, Fabián (2013). «Aplicación del m-learning en el aula de primaria: Experiencia práctica y propuesta de formación para docentes.» . Edutec. Revista Electrónica De Tecnología Educativa (45): a246. ISSN 1135-9250[Betiko hautsitako esteka].
  26. GARCÍA-VALCÁRCEL, A. & HERNÁNDEZ, A. (2013). Recursos tecnológicos para la enseñanza e innovación educativa.
  27. Swanson, K. (2008). "Merrill Lynch: Bullish on Mobile Learning (case study)". Chief Learning Officer.
  28. Stead, G., & Good, M. (2011). "Mobile learning in vocational settings: lessons from the E-Ten BLOOM project". In N. Pachler, C. Pimmer, & J. Seipold (Eds.), Work-based mobile learning: concepts and cases. Oxford, Bern, Berlin, Bruxelles, Frankfurt am Main, New York, Wien: Peter-Lang
  29. a b Pachler, N., Pimmer, C., & Seipold, J. (Eds.). (2011).Work-Based Mobile Learning. Concepts and Cases. Oxford, Bern, Berlin, Bruxelles, Frankfurt am Main, New York, Wien: Peter-Lang, drawing on Pachler, N., Bachmair, B., & Cook, J. (2010). Mobile Learning: Structures, Agency, Practices (Vol. 1). New York, Dordrecht, Heidelberg, London: Springer.
  30. Cornelius, S., & Marston, P. (2011). "Work-based simulations: using text messaging and the role of the virtual context". In N. Pachler, C. Pimmer, & J. Seipold (Eds.), Work-based mobile learning: concepts and cases. Oxford, Bern, Berlin, Bruxelles, Frankfurt am Main, New York, Wien: Peter-Lang
  31. Pimmer, C., & Gröhbiel, U. (2008). Mobile Learning in corporate settings. Results from an Expert Survey. Paper presented at the mLearn2008. The Bridge From Text To Context, Telford.
  32. Ahmad, N., & Orion, P. (2010). "Smartphones Make IBM Smarter, But Not As Expected". Training & Development, 64(1), 46-50.
  33. Grad, R. M., Pluye, P., Meng, Y., Segal, B., & Tamblyn, R. (2005). "Assessing the impact of clinical information retrieval technology in a family practice residency". Journal of Evaluation in Clinical Practice, 11(6), 576-586.
  34. Cook, J. & Pachler, N. (2012). "Online people tagging: Social (mobile) network (ing) services and work-based learning".British Journal of Educational Technology, 43(5), 711-725
  35. Coulby, C., Hennessey, S., Davies, N. & Fuller, R. (2009). "The use of mobile technology for work-based assessment: the student experience". British Journal of Educational Technology, 42, 251-265.
  36. Pirttiaho, P., Holm, J.-M., Paalanen, H., & Thorström, T. (2007). Etaitava - Mobile Tool for On-the-Job Learning Paper presented at the Iadis, International Conference Mobile Learning, Lisbon, Portugal
  37. Chan, S. (2011). "Becoming a baker: using mobile phones to compile e-portfolios". In N. Pachler, C. Pimmer & J. Seipold (Eds.), Work-based mobile learning:Concepts and cases (pp. 91-117). Oxford, Bern, Berlin, Bruxelles, Frankfurt am Main, New York, Wien: Peter-Lang.
  38. Rudestam, K., & Schoenholtz-Read (2009). Handbook of online learning, 2nd ed. London: Sage.
  39. a b c d Agence Française de Développement, Agence universitaire de la Francophonie, Orange, & UNESCO. (2015). Digital Services for Education in Africa . Savoirs communs, 17.
  40. Gebbe, Marcel; Teine, Matthias; Beutner, Marc (2016). "A Holistic Approach to Scoring in Complex Mobile Learning Scenarios" . In Miguel Baptista Nunes; Maggie McPherson (eds.). MCCSIS 2016. Madeira: IADIS Press. pp. 19–27. ISBN 9789898533517 . OCLC 958149790.
  41. a b Crescente, Mary Louise; Lee, Doris (March 2011). "Critical issues of m-learning: design models, adoption processes, and future trends". Journal of the Chinese Institute of Industrial Engineers . 28 (2): 111–123. doi : 10.1080/10170669.2010.548856.
  42. Masters, K.; Ng'ambi D. (2007). "After the broadcast: disrupting health sciences' students' lives with SMS". Proceedings of IADIS International Conference Mobile Learning . Lisbon, Portugal. pp. 171–175. ISBN 978-972-8924-36-2.
  43. Ko, Eddie H. T.; Chiu, Dickson K. W.; Lo, Patrick; Ho, Kevin K. W. (2015-09-01). "Comparative Study on m-Learning Usage Among LIS Students from Hong Kong, Japan and Taiwan". The Journal of Academic Librarianship . 41 (5): 567–577. doi : 10.1016/j.acalib.2015.07.005 . hdl : 10722/214676
  44. Stanford Social Innovation Review Blog . Stanford Social Innovation Review. February 11, 2013. "What's Holding Back Mobile Phones for Education?".
  45. Pérez Heredia, David (2019). «Aprendizaje móvil. El m learning llega a nuestras aulas» (Blog). Artículo.

Kanpo estekak aldatu