Muga hematoentzefaliko

Muga hematoentzefalikoa (Hesi hematoentzefalikoa ere deitua) odol-hodi eta zelulek osatutako eta nerbio-sistema zentrala inguratzen duen mintza da. Substantzia askok (toxiko, bakterio, sendagai...) ezin dute mintz hau zeharkatu, hala ere, oxigeno eta elikagaiekiko iragazkorra da.

Muga hematoentzefaliko
Xehetasunak
Honen parteneuroimmune system (en) Itzuli
Identifikadoreak
MeSHeta A08.186.211.035 A07.035 eta A08.186.211.035
Terminologia anatomikoa

Historia aldatu

Paul Ehrlich tindaketak ikertzen ari zen bakteriologo bat zen. 1885ean arratoi baten odolean anilina injektatzean, burmuina izan ezik gorputz guztia urdinez tindatu zela ikusi zuen. Hasiera batean burmuina tindatzeko nahikoa tinta ez zegoela pentsatu zuen.

Geroago, 1913an Edwin Goldmanek (Ehrlichen ikasle bat) zuzenean arratoiaren burmuinaren isurkari zerebroespinalean injektatu zuen margogaia. Oraingoan ordea, burmuina tindatu egin zen, baina gorputza ez. Horri esker, gorputzak nerbio sistema zentrala substantzia kaltegarrietatik babesteko mekanismoren bat zuela konturatu zen. Hala ere, muga hematoentzefalikoaren kontzeptua 1921ean agertu lehen aldiz Lina Sternen eskutik.

1967an muga hematoentzefalikoa mikroskopio elektroniko bidez ikustea lortu zen Harvard unibertsitateko Thomas Reese eta Morris Karnovskyeri esker. Zelula endotelialak zein puntutaraino lotuta zeuden ikusi ahal izan zuten gainera.

Fisiologia aldatu

Mintz hau solutuen sarrera oztopatzen duen zelula endotelialen elkarketa estuaren ondorioa da. Burmuin eta odolaren interfasean, zelula endotelialak eta astrozitoak lotura hertsien bidez josita daude.

Odoletik datozen sustantziek muga hau zeharka ez dezaten, gorputzeko gainerako zelula endotelialak baino dentsitate altuagoko zelulek osatzen dute mintza. Astrozitoek zelula endotelial hauek inguratzen dituzte sostengu biokimikoa emateko. Muga hematoentzefalikoa likido zefalorrakideoa inguratzen duen mintzarekiko desberdina da.

Fisiopatologia aldatu

Muga honek modu oso eraginkorrean babesten du burmuina bakterioen infekzioetatik. Hori dela eta, burmuinaren infekzioak oso arraroak dira. Aitzitik, antigorputzek beren tamaina handia dela eta ezin dute hesi hau zeharkatu eta infekzioren bat agertzen denean larria eta tratatzeko zaila izaten da.

Farmakoak aldatu

Erabilpen terapeutikoa duten sendagaiek muga hau zeharkatzea erronka oso garrantzitsua da burmuineko asaldura gehienen tratamendurako. Burmuina babesteko funtzio horretan sendagai askoren sarrera oztopatzen da.

Muga zeharkatzea lortzen duten sendagaiek zenbait ezaugarri dituzte amankomunean:

  • Lipofiloak dira
  • Ez dute kargarik
  • Tamaina mugatua dute

Gaixotasunak aldatu

Burmuinean eragiten duten eta hauek tratatzeko sendagaiek muga hematoentzefalikoa zeharkatzea beharrezkoa duten zenbait gaixotasun.

Kanpo-estekak aldatu