Kontzientzia Eragozpen Mugimendua

Movimiento de Objetores de Conciencia» orritik birbideratua)

Kontzientzia Eragozpen Mugimendua, KEM, edo KEM-MOC, 1970eko hamarkaz geroztik, Espainian eta Hego Euskal Herrian militarismoaren aurkako kontzientzia eragozpen mugimenduaren ardatzetako bat izan zen[1].

1980ko hamarkadan intsumisioaren aldeko bidea hartu zuen, beste mugimendu batzuekin batera, eta XXI. mendeko lehen hamarkadan, Irakeko gerraren kontrako mugimenduan eta eragozpen fiskalean eragina izan zuen.

2014ko abenduaren 27an, KEM-MOC mugimendu antimilitaristak protesta egin zuen Gobernu Militarrean (Bilbo) gastu militarra salatzeko eta "desobeditzaile" izateko deia egin zuten[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Ajangiz, Rafael; Bárcena, Iñaki. «Euskal Herriko Gizarte Mugimenduak» Giza eskubideak (Deusto).
  2. «Gastu militarra salatzeko, "desobeditzaile" izateko deia egin dute Bilbon», Berria, 2014-12-27

Kanpo estekak aldatu