Mountain Bike Gorliz, Mendi Bizikletako txirrindulari martxa eta lasterketa da. Mendibike Elkarteak antolatua eta Gorlizko Elizateraen Udalaren babesarekin. Historian zehar, martxa, martxa txiki, Euskadiko Open eta Bizkaiko Txapelketako lasterketak izan ditu. Bizkaian egin zen lehenengo mendi bizikleta martxa izan zen eta lazter ospea hartu zuen. V. ekitaldian, Baserritarren Kutxak dirulaguntza eskeini zuen eta gero El Correo aldizkaria izan da babesle nagusia. Forum eta E. Busto ere babesle izan dira. Irteera Gorlizko polikiroldegian izan du beti. 2008. urtean, Bizkaiko Txapelketa izan zen eta handik aurrera lasterketak ez dira egiten eta martxak bakarrik egiten dira. Lasterketak sari onak eta ugariak eskeintzen zituen. Normalean, irabazleak 40.000 peseta irabazten zuen eta lehenengo hamarrek izaten zuten saria kategoria guztietan.