Ireki menu nagusia

Motorman operazioa, ingelesez: Operation Motorman, Ipar Irlandako gatazkaren hastapenean, Ipar Irlandan Britainiar Armadak burututako ekintza militar bat izan zen.

1972ko uztailaren 31ko goizeko 4:00etan hasi zen, aurreko urtean Belfast eta Derry hirietan Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarrak ezarritako kontrolpeko guneak ( No-go areas) berreskuratzeko helburuz.

Ekintza hau burutzeko, Britainiar Armadak 22.000 soldadu, 22 oinezko batailoi eta bi batailoi akorazatu erabili zituen, gainera Ulstergo Defentsa Erregimenduko 5.300 gizonen laguntza ere izan zuten.

Operazioan zehar, Derryko Creggan auzunean Daniel Hegarty 15 urteko nerabea bere lehengusuekin batera zegoela britainiar soldaduen tiroen ondorioz hil zen. Seamus Bradley, 19 urteko IRAkidea ere britainiar soldaduen tiroen ondorioz hanka batean zauritua izan zen, eta ondoren soldaduen zaintzapean zegoela odol hustuta hil zen.