Motor ionikoa, ioi-motorra edo ioi-propultsorea espazio-propultsiorako erabiltzen den propultsio elektriko mota bat da. Ioiak (karga elektrikodun molekulak edo atomoak) bultzada sortarazteko erabiltzen dira. Ioiak azeleratzeko metodoa aldakorra izan liteke, baina diseinu guztiek ioien karga-masaren arteko erlazioaren abantaila eta eremu elektriko bat erabiliz oso abiadura handietara azeleratzen dituzte. Hori esker, ioi-motorrek bultzada espezifiko handi batera iris daitezke, beharrezko masa kopurua murriztuz, baina ohiko suziriekin alderatuz gero potentzia kopurua areagotuz. Ioi-motorrek erregai likidodun suzirien motorrek baina erregai-eraginkortasun hobeagoa garatu dezakete, baina eskura dauden sistemen potentzia-masa erlazioaren ondorioz oso azelerazio txikietara mugatuak daude.

Ioi-propultsore baten proba.

Ioi-motorren oinarria Hermann Oberth alemaniar fisikariak garatu eta 1929an Die Rakete zu den Planetenräumen idazlanean argitararu zuen. Lehenbiziko ioi-motor mota Kaufman deritzona izan zen, 1960ko hamarkadan NASArentzat lanean zebilen Harold R. Kaufman estatubatuar fisikariak garatu zuen eta Duoplasmatron ioi-sorgailuan oinarritua zegoen.

Kanpo estekak

aldatu