Mossi Erresumak

Mossi Erresumak, batzuetan okerki Mossi Inperioa deituak, XI. mendetik 1896ra, gaur egungo Burkina Fason kokatu ziren hiru estatu indartsuak izan ziren. Hiru estatuek ohitura eta gobernu sistema antzekoak zituzten, baina haien artean independenteak ziren. Independente izaera hori zela eta, batzuetan haien artean borrokatu zuten, nahiz eta iparraldetik (Malitik) zetozen eraso musulmanen aurrean batu egin ziren.

1530 inguruan Mossi Erresumen zabalera.

JatorriaAldatu

 
Mossi Erresumen zalduneria ospetsua zen.

Jatorriak ez daude oso garbi eta neurri handi batean dakiguna ahozko tradizioaren bidez ezagutzen dugu. Mossi herriak X. mende amaieran eta XI. mende hasieran, Ghana iparraldetik Burkina Fasora migratu ziren. Mugimendu horietan bertako herria, yonyonse herria, ordezkatu zuten. Laster estatu indartsuak, militarrak sortu zituzten; ospetsuak ziren haien zalduneriak. Mossi herriei esker musulman erlijioa ez zen beherago zabaldu, modu batez mandinga eta songhai herriak babestuz. Oraindik orain herrialde horretan errito eta tradizio afrikarrak babesten dira. Zenbait momentutan, Mossien zalduneriak Maliren lurrak konkistatzera ere iritsi ziren.[1]

ErresumakAldatu

Hiru izan ziren: Tengkodogo, Yatenga eta Wogodogo.

Izan ziren beste Mossi Erresuma batzuk ere: Gourma, Mamprusi, Dagomba eta Boussouma.

XIII. mendetik XIX. menderaAldatu

XIII. eta XIV. mendean erresuma hauek inperio desberdinen inbasioei aurre egin zieten: Maliko Inperioari, Songhai Inperioari, Nigerretik heltzen ziren erasoei... Mossi Erresumen indar nagusia zalditerian zegoen eta horri esker independentzia mantentzea lortu zuten. XV. mendearen amaieran Songhai Inperioa inposatu zen eta horrekin Mossien zalditerien indarra mugatu zen.

Mossi erregeak beti haien independentzia mantentzearen alde egon ziren eta ez ziren elkartu nahiz eta elementu amankomun ugari izan. Ezaugarri hauei esker esklabo trafikotik kanpo gelditu ziren.

XV. mendean Uagaduguko erresumak eragin handia lortu zuen, batez ere Mogho Nabari esker. Mogho Naba erregea eta aztia zen aldi berean.

Frantziako kolonizazioa pairatu aurretik lurraldea Mossi erresumen konfederazioak kontrolatzen zuen. Lau ziren une hartan entitate politikoak: Yatenga, Wogodogo (Uagadugu), Boussouma eta Tenkodogo. Ekialderago Gourma erresuma ere bazegoen.

Erresumen amaieraAldatu

 
Mossieraren gaur egungo zabalera.

Mossi Erresumek XIX. mendera arte iraun zuten. Haien amaiera Frantziako inbasioa eta kolonizazioarekin etorri zen. Lehendabizi erori zena Tengkodogo izan zen, 1894an, Frantziak konkistatuta. Yatenga erresumak, Tengkodogori gertatutakoa ikusita, frantsesekin ituna sinatu zuen 1895ean, eta Frantziako protekturatu bihurtu zen. Wagadougou, aldiz, konkistatu egin zuten, eta urte berean protektoratu estatusa ezarri zioten. Wobogoo Mossi erresuma baten azken Mogho Naba izan zen. Frantsesek 1897an boteretik kendu zuten eta Zongoirira (Urre Kostan) erbesteratu zuten; han hil zen 1904an.[3]

 
Mossi dantzariak gaur egun.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu