Ireki menu nagusia

Moskuko metroko istripua 2014eko uztailaren 15an Moskuko metroan gertatu zen tren-istripua izan zen. Guztira 21 lagun hil ziren eta 160 inguru zauritu.

Moskuko Metroko istripua
Vagon-741-outside.jpg
81-740/741 serieko trena, istripua izan zuenaren antzekoa.
Lekua Mosku
 Errusia
Data 2014ko uztailaren 15a
Istripu mota Trena errailetik irtetea
Heriotzak 23
Zaurituak 160 inguru

AurrekariakAldatu

Azken bi urteetan Moskuko metroan gertatutako istripurik larrienetako bat izan zen. 2012ko ekainaren 5ean, trenean zihoazen 4.500 bidaiariak atera behar izan zituzten, Lenina liburutegiaren eta Ojotni Riad geltokien artean piztutako sute baten ondorioz[1].

GertakariakAldatu

 
Slavianski Bulvar geltokia, istripua izan duen metroaren abiapuntua.

Itzalaldi baten ondorioz, trenbideko seinaleak itzali zirenean, gidariak gelditu egin zuen trena, eta hura bidetik atera zen. Iturri ofizialen arabera, hildakoak hogei dira, baina zaurituak ehun inguru dira. Osasun zerbitzuek hirurehundik gora lagun atera behar izan zituzten treneko bagoietatik. Ezbeharra hiriaren ekialdean jazo zen, Slavianski Bulvar eta Park Pobedy geltokien artean.

 
2014ean, Moskuko metroa errailetatik irtetea (mapa interaktiboa)

Istripuaren arrazoiakAldatu

Argindarrak izandako etenaldi batek eragin zuen istripua; seinaleen sistemak huts egin zueneta, hortaz, trena berehala gelditu zen, larrialdi zerbitzuen arabera. MOESK konpainia elektrikoak azaldu zuenez, argindarrak ez zuen etenaldirik izan[2].

ErreferentziakAldatu