Moses Kiptanui (Marakwet barrutia, 1970eko urriaren 1) kenyar atleta ohia da. Munduko iraupen lasterkari onenetako bat izan zen, 3.000 metroko oztopo-lasterketan bereziki. Lasterketa hau 8 minututik behera egin zuen lehenengo atleta izan zen.

Moses Kiptanui
Bizitza
JaiotzaRift Valley Province (en) Itzuli1970eko urriaren 1a (53 urte)
Herrialdea Kenya
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria, distantzia erdiko korrikalaria, atleta eta oztopolaria
Atletismoa
Kirol diziplinak distantzia ertaineko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua60 kilogramo
Altuera179 zentimetro

IAAF: 14208478 Edit the value on Wikidata

1988ko Munduko Junior Txapelketan 1.500 metroko lasterketa irabazi zuen, eta baita, 1990ean, Afrikako Senior Txapelketan ere. 1991n, 3.000 metro oztopo-lasterketan, munduko errekorra hautsi zuen lehen aldiz (8:06.46), eta urrezko domina irabazi zuen Munduko Atletismo Txapelketan, Tokion. 1993 eta 1995eko Munduko Txapelketetan ere txapeldun atera zen. Bartzelonako Olinpiar Jokoetan ez zuen parte hartu, min hartuta zegoelako. 1996an, Atlantako Olinpiar Jokoetan, txapeldunorde izan zen. 3.000 metro, 5.000 metro eta 3.000 metro hesidunetan (bi aldiz) munduko errekorrak hautsi zituen.

Lortutako sari nagusiak aldatu

Olinpiar Jokoak
Zilarra 1996ko Udako Olinpiar Jokoak (Atlanta) 3.000 metroko oztopo-lasterketa
Munduko Atletismo Txapelketa
Urrea 1991ko Munduko Atletismo Txapelketa (Tokio) 3.000 metroko oztopo-lasterketa
Urrea 1993ko Munduko Atletismo Txapelketa (Stuttgart) 3.000 metroko oztopo-lasterketa
Urrea 1995ko Munduko Atletismo Txapelketa (Göteborg) 3.000 metroko oztopo-lasterketa
Zilarra 1997ko Munduko Atletismo Txapelketa (Atenas) 3.000 metroko oztopo-lasterketa

Markarik hoberenak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu