Morto Vivace 2007an Jon Arretxek idatzitako eleberri beltza da.

Morto Vivace
Jatorria
Egilea(k)Jon Arretxe
Argitaratze-data2007
IzenburuaMorto vivace
ArgitaletxeaElkar
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaeuskara

Hainbat genero landu ostean, tartean nobela beltz ganberroa ere, hemengo hau nobela beltz klasikotzat jo daiteke. Izan ere, Parisen, uztailaren 14ko gauean, festa nazionalaren egunean hain zuzen ere, Miarritzeko abesbatzaren kide bat bateau-mouche batean hilda aurkitzean, Martinez eta Perret polizia gogorrek kasua hartu zuten.

Hilketa eleberriaren ildo nagusia bada ere, Arretxek beste elementu batzuk txertatu zituen liburuan. Parisko giro ugari agertzen dira, bai turistei erakusten zaizkienak bai lunpeak ere. Protagonistak, bata magrebtarra bestea beltza, eta haien arteko hartu-emana ere ardatz garrantzitsua da liburuan, elkarri eta ondoan dituztenei sekulakoak botatzen baitizkiete. Gozotasuna, beraz, ez da nagusi.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.