Morguleko Sastakaia, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den arma bat da.

Magikoki pozoitutako arma hau, ohi, Nazgûlen Jaunak zeraman, eta, gainera, berau izan zen, Frodo Zorrozabal Amon Sûl edo Haizeen tontorrean sastakatu zuena. Erabili ondoren suntsitzen zela zen bere ezaugarria, soilik eskutokia utziz, zaurituak, Nazgûlen antzerako espektroetan, baina ahulagoak eta manipulagarriagoak bihurtzeaz gain.

Hobbit eta Aragornen bidaian, Frodo arma honekin sastakatua izan zen, eta armaren txataltxo bat mantendu zen zauriaren barnean, haragiaren artean igaroz. Aragornen zaintzek eta honek emandako Athelasak, ez ziren zauria gainditzeko nahikoa izan, eta elfoen medikuntza beharrezko izan zen, Elrondek Rivendelen emandakoa, honek, Arwenen aita zenak, txatala atera eta Frodo salbatu zuelarik, hamazazpi egun hil zorian eman ondoren. Zauriaren urtemuga bakoitzean, Frodo gaixo jartzen zen, eta soilik Valinorrera bidaiatu zuenean sendatu zen erabat. Bere erresistentzia, ohiz kanpokoa izan zela ezagutzen da, baita, gizon indartsu eta osasuntsu bat zaurituz gero, hil arte ordu gutxi batzuk baino ez zirela igarotzen ere.

Morguleko sastakaien beste kaltetu bat, Boromir I.a izan zen, Gondorreko hamaikagaren seneskal erregeordea. Hil egin zen, baina ez zen eraztunaren espektro bihurtu.

Kanpo estekak aldatu