Karraspina horail

Morchella rotunda» orritik birbideratua)

Karraspina horaila (Morchella rotunda) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore fina eta delikatua du, gastronomiaren ikuspuntutik bikaina. Hala ere, segurtasun handiagoa izateko, ondo egostea komeni da.

Karraspina horaila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaMorchellaceae
GeneroaMorchella
Espeziea Morchella rotunda
Boud., 1897
Mikologia
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, barnehutsa, oro har, ia esferikoa edo obala da, gelaxka handiekin, angelutsuak, ordenarik gabe eta ertz malguak bereizita. Kolorea askotarikoa da, okre horia nagusi.

Hanka: Zurixka kolorekoa. Oro har, motz samarra, pruinaduna goiko aldean, oinarrian lodituta eta ildaskatua, barnehutsa kapela bezala.

Haragia: Zurixka, hauskorra, usain espermatiko samarra du.[2]

Etimologia: Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Rotunda epitetoa latinetik dator, biribila esan nahi duen "rotundus" hitzetik. Bere kapelaren formagatik.

Jangarritasuna aldatu

Bikaina, fina eta delikatua. Ez da komeni egosi gabe kontsumitzea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Morchella spongiola eta Morchella crassipes delakoekin.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian, zumarren azpian, lizarren azpian, heskaietan eta ibaiertzetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

mundu osoan, eremu tropikal eta basamortuetan izan ezik.

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 719 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 617 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 47 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 326 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu