Moonlight taldea
Moonlight taldea, Azkoitian sortutako musika taldea izan zen.
Moonlight Melodies | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Azkoitia (Gipuzkoa) |
Musika mota | pop rock |
Urteak | 2011 - 2015 |
Taldekideak | |
Xabier Arrieta Tomas Lizarazu Amaia Sudupe Vero Garnateo |
BiografiaAldatu
Gaztetatik Azkoitiko musika eskola ibilitako lau lagunek osatu zuten taldea eta 2012ko urtarrilaren 6an eman zuten lehenengo kontzertua Azkoitia bertako Matadeixen, Moonlight Melodies izenarekin.[1]
2013an maketa bat atera zuten eta 2015ean beraien diska bakarra, Bitakora izenekoa, autoekoiztua. 2015eko abenduaren 11an eman zuten azken kontzertua hasi zuten leku berean, Matadeixen.
Xabier eta Tomasek talde berria sortu zuten, Passepartout.
TaldekideakAldatu
- Xabi - bateria
- Tomas - ahotsa eta gitarra
- Amaia - baxua
- Vero - gitarra
DiskografiaAldatu
- Moonlight Melodies (2013) - 7 kantutako maketa.
- Bitakora (2015) CD
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Moonlight Melodies: maketa, kontzertua, elkarrizketa» Maxixatzen 2013-07-05.