Ireki menu nagusia

Montrealgo Eskola Politeknikoko sarraskia edo Montrealgo sarraskia 1989ko abenduaren 6an Quebeceko Montrealgo Eskola Politeknikoan egin zen sarraskia izan zen. Hamalau pertsona hil zituen, guztiak emakumeak, eta beste hamalau zauritu (hamar emakume eta lau gizon). Sarraskigileak feministen aurka ari zela idatzi zuen.

Montrealgo Eskola Politeknikoko sarraskia
Mtl dec6 plaque.jpg
Gertakaria
Data 1989ko abenduaren  6a
Kokapena Montrealgo Eskola Politeknikoa
Koordenatuak 45° 30′ 17″ N, 73° 36′ 46″ W / 45.504722222222°N,73.612777777778°W / 45.504722222222; -73.612777777778Koordenatuak: 45° 30′ 17″ N, 73° 36′ 46″ W / 45.504722222222°N,73.612777777778°W / 45.504722222222; -73.612777777778
Parte hartzailea(k) Marc Lépine Itzuli, Q42793093 Itzuli, Q42792868 Itzuli, Q42792859 Itzuli, Q42792851 Itzuli, Q42792835 Itzuli, Q42792816 Itzuli, Q42792804 Itzuli, Q42792753 Itzuli, Q42793097 Itzuli, Q42793087 Itzuli, Q42793078 Itzuli, Q42793084 Itzuli, Q42793103 Itzuli eta Q42793272 Itzuli
Kalteak
Hilak 15
Zaurituak 14
Montrealgo Eskola Politeknikoa, kanpotik ikusita.
Erasoa gela honetan amaitu zen.

GertaerakAldatu

Sarraskigilea Marc Lépine izan zen, 25 urtekoa. Legezkoak ziren armak erabili zituen: errifle semiautomatiko bat eta ehiza-aiztoa. Hogeita zortzi pertsona jo zituen balez edo aiztoaz. Hamalau hil zituen, guztiak emakumeak, eta beste hamalau zauritu (hamar emakume eta lau gizon). Hasieran, unibertsitateko ikasgela batean sartu zen, eta han emakumeak eta gizonak banandu zituen. «Feminismoaren aurkako borrokan», emakumeak tirokatu zituen, eta haietatik sei hil. Ondoren, korridoreetan, kafetegian eta beste geletan ikusten zituen emakumeei eraso zien hamar minutuz; azkenik, tiroz bere buruaz beste egin zuen.[1]

BiktimakAldatu

Guztira hamalau emakume hil zituen:[1]

  • Geneviève Bergeron (1968an jaioa).
  • Hélène Colgan (1966an jaioa).
  • Nathalie Croteau (1966an jaioa).
  • Barbara Daigneault (1967an jaioa).
  • Anne-Marie Edward (1968an jaioa).
  • Maud Haviernick (1960an jaioa).
  • Barbara Klucznik-Widajewicz (1958an jaioa).
  • Maryse Laganière (1964an jaioa).
  • Maryse Leclair (1966an jaioa).
  • Anne-Marie Lemay (1967an jaioa).
  • Sonia Pelletier (1961ean jaioa).
  • Michèle Richard (1968an jaioa).
  • Annie St-Arneault (1966an jaioa).
  • Annie Turcotte (1969an jaioa).

Beste hamar emakume eta lau gizon zauritu zituen. Sarraskiaren ondoren, gutxienez beste lau pertsonak beren buruaz beste egin zuten.

Marc LépineAldatu

Hiltzailea, Marc Lépine, franko-kanadar baten eta aljeriar baten semea zen. Aitak (aljeriarra) haurtzaroan gehiegikeria fisikoak eragin zizkion. Lépinek, hil aurretik idatzitako ohar batean, bere bizimodu kaskarraren ardura feministei leporatu zien. Haren esanetan, emakumeek zituzten abantailak mantentzeko, ez zitzaien axola gizonezkoei kentzea. Ohar berean Quebeceko hemeretzi emakume aipatu zituen, bere ustez feministak zirenak eta, horregatik, erail nahi zituenak.

Sarraskiaren ondorioakAldatu

Kanadan erasoaren inguruko askotariko interpretazioak egin ziren. Zenbait talde feministen ustez, erasoa feminismoaren aurkakoa izan zen eta emakumeen aurkako biolentziaren adierazpena izan zen.[2] Beste interpretazio batzuen arabera, zoro baten ekintza izan zen. Gertatutakoaren kausa bazterketa soziala zela ere aipatu zen.

Sarraskiaren urtemuga gogorarazteko, Emakumearen aurkako biolentziaren biktimak gogoratzeko egun nazionala egiten da urtero Kanadan.

Beste ondorio garrantzitsu bat armak lortzeko eta izateko legea gogortzea izan zen.

Polytechnique filmaAldatu

2009an, Denis Villeneuve kanadar zinema-zuzendariak gertaeretan oinarritutako Polytechnique filma zuzendu zuen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu