Montecristiko Manifestua

Montecristiko Manifestua Kubako Alderdi Iraultzaileak (PRC) prestatutako dokumentua da Kubako independentziaren beharra adierazteko. 1895eko martxoaren 25ean Dominikar Errepublikako Monte Cristi herrian José Martík eta Máximo Gómezek sinatu zuten. Historikoki lekuaren izena gaizki jaso egin da, hitz bakarra izango balitz.[1]

José Martík eta Máximo Gómezek sinatutako adierazpena.

Historia aldatu

1985ko otsailaren 24an espainiar kolonialismoaren aurkako erasoak hasi ziren, behin José Martík Baire herriko garrasia edo matxinada egin ondoren. Garrasi horrek Kubako Independentzia Gerraren hasiera markatu zuen. Martxoaren 25ean dokumentua zabaldu zen eta maiatzaren 6an José Martí eta Máximo Gómez Kuban zeuden, Martí buru nagusia gisa eta Gómez independentziaren aldeko tropen generala gisa.[2]

Edukia aldatu

Adierazpen horretan oso garbi gelditu ziren zergatik Kubako herriak borrokara ateratzen zen, independentzia aldarrikatzeko kausak, alegia. Dokumentua oso garbi esaten da askatasunerako gerra ez zela espainiar herriaren aurka, uhartean hiru mendetan pairatutako kolonialismoaren nagusikeriaren aurka baizik.

Adierazpen honetan Kubako herriari armekin Espainiako Gobernuaren aurka altxatzeko deiadar egiten zen. Halaber, Kubako mugimendu iraultzailearen programa zehaztasunez azaltzen zen. Modu batez, Martík defenditzen zuen nazionalismoaren funtsezko ideiak biltzen ziren:

  • Egitura kolonialaren mantenimendua.
  • Kubako sentimendu anti-inperialista.
  • Hamar Urteko Gerran (1868-1878) isuritako odolaren erreibindikazioa.
  • Nazio-borondatearen aldarrikapena.
  • Mestizajearen erreibindikazioa. Testuinguru horretan dokumentuak mentalitate irekia eskatzen zuen Kubako elementu etniko eta kulturalak biltzeko.
  • Uhartean bizi ziren espainiarrei esku irekia luzatzen zien.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu