Monk
Monk 2002an AEBtan sorturiko telesaila da. Adrian Monk San Franciscoko detektibe arraro baten abenturak kontatzen ditu.
Andy Breckmanek sortua, 2002an hasi zen emititzen AEBn eta 2005ean ETB 2n. Bertan Astelehenetik Ostiralera 20:15tik aurrera dago ikusgai. Azken atala 2009ko abenduaren 4an emititu zen Ameriketako Estatu Batuetan, zortzi denboraldi eta 125 atalen ostean. ETB 2k azken atala 2010eko otsailaren 24an emititu zuen.
ProtagonistaAldatu
Bere garaian San Franciscoko poliziarik onena izan zen Adrian Monk, baina emaztearen hilketaren ondorioz maniatiko hutsa bihurtzen da, adibidez germenei, altuerari, esneari... fobia hartzen dio eta poliziatik kanporatzen dute.
Orduan bere desordena ikusirik sendagile pribatu bat kontratatzen du, Sharona Fleming, eta hau bere laguntzaile bihurtzen da. Monk detektibe pribatu bezala lanean hasten da, adibidez bere nagusi ohiari (Leland Stottlemeyeri) laguntzen.
Monk detektibe bikaina da eta kasurik arraroenak argitzeko gai da baina Sharona New Jersey-ra joaten denean berriz laguntza behar du eta Natalie Teeger kontratatzen du. Adrianek nahi duen gauza bakarra polizia gorputzera itzultzea da, baina horretarako desordenak konpondu beharko ditu.
DenboraldiakAldatu
Lehen denboraldiaAldatu
2002ko uztailaren 12tik 2002ko urriaren 18ra arte emititu zen AEBetan.
Denboraldi honek hamairu atal izan zituen.
Bigarren denboraldiaAldatu
2003ko ekainaren 20tik 2004ko martxoaren 5era arte emititu zen AEBetan.
Denboraldi honek hamasei atal izan zituen.
Hirugarren denboraldiaAldatu
2004ko ekainaren 18tik 2005eko martxoaren 4ra arte emititu zen AEBetan.
Denboraldi honek hamasei atal izan zituen.
Laugarren denboraldiaAldatu
2005eko uztailaren 22tik 2006ko martxoaren 17ra arte emititu zen AEBetan.
Denboraldi honek hamasei atal izan zituen.
Bosgarren denboraldiaAldatu
2006ko uztailaren 7tik 2007ko martxoaren 2ra arte emititu zen AEBetan.
Denboraldi honek hamasei atal izan zituen.
Seigarren denboraldiaAldatu
2007ko uztailaren 13tik 2008ko otsailaren 22ra arte emititu zen AEBetan.
Denboraldi honek hamasei atal izan zituen.
Zazpigarren denboraldiaAldatu
2008ko uztailaren 18tik 2009ko otsailaren 20ra arte emititu zen AEBetan.
Denboraldi honek hamasei atal izan zituen.
Zortzigarren denboraldiaAldatu
2009ko abuztuaren 7tik 2009ko abenduaren 4ra arte emititu zen AEBetan.
Denboraldi honek hamasei atal izan zituen.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Telesailaren informazioa Imdb.com webgunean.