Monica Seles (serbieraz: Моника Селеш, Monika Seleš; hungarieraz: Szeles Mónika; Novi Sad, Voivodina, gaur egun Serbia, 1973ko abenduaren 2a) estatubatuar tenis-jokalari ohia da, jatorriz jugoslaviarra. Oso gaztetatik nabarmendu zen tenisean, eta Estatu Batuetara aldatu zen hamar urte bete aurretik, prestakuntza hobetzearren. 1989an iritsi zen profesionalen mailara, eta 1990ean irabazi zuen Roland Garros lehiaketa: Roland Garrosen historiako irabazle gazteena izan zen. 1991n, Emakumezkoen Nazioarteko Tenis Elkartearen sailkapeneko jokalaririk onena izendatu zuten. Hamazazpi urterekin, gazteena izan zen maila horretara iristen. Urte hartan eta 1992an, Australiako Irekia irabazi zuen, eta 1992an, Estatu Batuetakoa. 1993an, hurrenez hurreneko Australiako hirugarren txapelketa irabazi zuen. 1993an, labankada bat eman zioten partida baten ondoren, eta tenis profesionala alde batera utzita egon zen 1995era arte, zaurietatik sendatu zen arren erasoak ondorio psikologikoak eragin baitzizkion. Lehiaketetara itzuli eta hurrengo urtean, 1996an, laugarrenez lortu zuen garaipena Australiako Irekian.

Monica Seles

Bizitza
JaiotzaNovi Sad1973ko abenduaren 2a (50 urte)
Herrialdea Hungaria
Jugoslaviako Errepublika Federala
 Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
 Ameriketako Estatu Batuak  (1994ko martxoaren 16a -
BizilekuaSarasota (Florida)
Orlando
Novi Sad
Lehen hizkuntzahungariera
Familia
Ezkontidea(k)Tom Golisano (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakserbiera
hungariera
ingelesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraezkerrabi eskuz errebeska jotze eta bi eskuzko eskuin-kolpe
Bakarka i/g595–122
Binaka i/g89–45
Rankinga1 tennis singles (en) Itzuli (1991ko martxoaren 11)
16 tennis doubles (en) Itzuli (1991ko apirilaren 22a)
 
EntrenatzaileaNick Bollettieri (en) Itzuli
Sven Groeneveld (en) Itzuli
Lateralitateaezkerra
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1648417 Twitter: MonicaSeles10s Instagram: monicaseles10s Olympic.org: monica-seles Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monica Seles