Mongoliar goi-ordokia
Mongoliar goi-ordokia (mongolieraz: Монголын тэгш өндөрлөг; txineraz: 蒙古高原; pinyinez: Ménggǔ Gāoyuán; errusieraz: Монгольское плато) erdialdeko Asian zehar hedatzen den goi-ordokia da, 3.200.000 km² dituena. Ekialdean Khingan Handia, hegoaldean Yin mendiak, mendebaldean Altai mendiak eta iparraldean Saian eta Khentii mendiak ditu.[1] Bere barnean Gobi basamortuaz gain, estepa lehorrak ere badaude. 1.000 eta 1.500 metro arteko altuera du, lekurik altuena Altai mendiak eta baxuena Hulunbuir eskualdea izanda.[1]
Mongoliar goi-ordokia | |
---|---|
Geografia |
Politikoki, goi-ordokia Mongolia, Txina eta Errusia artean banaturik dago. Txinan, Barne Mongolia eta Xinjiang eskualdeko zati batzuk bere barnean daude. Errusian, berriz, Buriatia eta Irkutsk oblastaren hegoaldea.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Mongoliako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |