Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Jose Maria Arizmendiarrieta, S. Coop.
Mondragon unibertsitatea.jpg
AkronimoaMGEP
Ezarpena 1943
Mota Pribatua
Ikasleak4.000 (2007/2008)[1]
Campusa3
KokapenaArrasate, Goierri, Orona Ideo-innovation city, Donostialdean
Gipuzkoa
HelbideaLoramendi kalea, 4
20500 Arrasate
TelefonoaTel.: 943 79 47 00
Webgunea Webgunea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP), Mondragon Unibertsitateko fakultateetako bat da. Mondragon korporazioari atxikia dagoen kooperatiba gisa dago eratua. Haren funts nagusiak irakaskuntza eta ikerketa dira.

HistoriaAldatu

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 1943. urtean hasi zuen bere irakaskuntzako ibilbidea, Jose Arizmendiarretak zuzendu zuen lehen garai hartan. Izan ere, hura izan zen Mondragon kooperatibaren sustatzailea. Une hartatik kooperatiba etengabe hazi da, bertatik enpresa berri eta eraberritzaileen sorrera bultzatu da ere.

1965an Mondragonen bost ingeniari teknikok sortu zuten gaur egungo Mondragon Goi Eskola Politeknikoa. Hau izan zen Mondragonen mugimendu kooperatiboaren lehenengo kooperatiba industriala: ULGOR, S.coop., gaur egun FAGOR dena.

Esan beharra dago ere 1966an ALECOP ere sortu zela empresa kooperatiba industrial giza. Honek kooperatibaren kide diren ikasleei haien ikasketak eta lana aldi berean egiotea uzten die.

1974 urtean IKERLAN ikerketa zentroa sortu zen. Gaur egun 200 bat pertsona bertan lan egiten dute eta Espainia mailan abangoardiako zentro garrantzitsu bat bezala kontzideratuta dago.

SariakAldatu

  • 1995ean ,eskola honek kalitatesko ISO ziurtagiria jaso zuen hau lorten Europa osoko lehenetarikoa izanik.
  • 2003-2004 urte bitartean EUSKALITek egiletsi zion zilarrezko "Q" a 400 puntu baino gehiago lortu zituelako egin zioten ebaluaketa sakon batean.
  • 2010. urtean, AUDIT egiaztagiria lortu zuen.

OsaketaAldatu

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) kooperatiba misto bat da, hiru kide-mota ezberdinak osatzen dute:

  • Lan bazkideak
  • Bazkide erabiltzaileak (ikaskeak)
  • Bazkide laguntzaileak (empresak eta administratzaileak)

Asanbladaren aurrean 3 bazkide-mota hauek legearentzat berdinak dira, eta hirurek enpresaren kudeaketan parte-hartze berdina daukate.

MGEPren eginkizun nagusia industria-ingurunearen araberako lanbide-profilak prestatzea dela kontuan hartuta, izaera juridikoa (kooperatiba mistoa) funtsezkoa izan da, etengabe eraldatzeko eta kanpo-eskarietara egokitzeko.

Horri guztiari beste balio erantsi bat gehitzen zaio: ALECOP ereduaren bidez, lana eta ikasketak bateratzeko aukera erreala dute gure ikasleek. Horrela, adibidez, karrera-amaierako proiektuak enpresetan zuzenean egin edo ikerketa-proiektuak MGEPn gauza ditzakete.

Aldi berean, MGEPko irakasleen maila enpresako profesionalen antzekoa da. Hau da, lan-egutegia eta ordutegia industria-kooperatibetakoekin bat datoz.

Bestalde, MGEPren estiloa eta konpromisoa bere zentroetan islatzen dira, horiek ere hezkuntza berrikuntzaren eragileak dira.

Institutu PoliteknikoaAldatu

MGEPko ingeniarien trebakuntzaren eta arrakasta profesionalaren oinarriak honako hauek dira: ikasketen zorroztasuna eta maila, enpresetan praktikak egiteko aukera eskaintzen duen bitariko sistema, karrera-amaierako proiektua, internazionalizazioa, eta talde-lana ezaugarri duen kooperatiba-izaera.

Behar besteko oinarri teorikoa dutela, ikasleak bertako tailerretan trebatzen dira, ikasketa praktikoak eginez. Makinaria eta tresna modernoak erabiltzen dituzte, industria-inguruneko puntako enpresetakoen parekoak. Horrela, lan-munduan zuzenean sartzeko aukera izaten dute.I+TGGEP-MUan egin diren ikerketak kontratuen bidez egin dira batik bat.Hala ere , azken urte hauetan ikerketa generiko izugarri garatu da,eta espero dute etorkizunean ere indartzen jarraitzea.

Gure ikerkuntza-ereduak zientzia-bikaintasun maila du helburu, baina betiere gure enpresen epe ertain eta luzerako beharrekin bat eginaz.

Ildo horretan, teknologiaren transferentzia eta berrikuntza Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren ezaugarri bereizgarriak dira gaur egun ere.

Hori dela eta, MGEPk ia hasieratik heldu zion alderdi horri, eta, gaur egun, graduondoko programetan berebiziko garrantzia du.

NazioartekotzaAldatu

Duela 30 urte baino gehiago ekin zitzaion ikasleen nazioartekotzeari eta mugikortasunari Goi Eskola Politeknikoan, GOIER programa famatuaren bidez. Azken urteotan, gure ikasleen mugikortasuna sustatzeaz gain, nazioartekotzearen beste helburu bat da atzerriko ikasleak Eskolara etortzea eta euskal enpresei nazioartekotzen laguntzea.

2009-2010 ikasturtean 135 ikaslek baino gehiagok egin dute ikasketen zati bat atzerrian: Frantzian, Erresuma Batuan, Mexikon, Suedian, Txekiar Errepublikan, Alemanian, Polonian, Belgikan, Finlandian, Danimarkan, Holandan eta Eslovakian, Suitzan, Irlandan eta Italian.

Institutu Politeknikoko ikasleek euron karrerako praktikak atzerrian egin ditzaten MGEPk egindako esfortzua azpimarratu behar da; HETELen, CONFEBASKen eta IKASLANen laguntzarekin 14 ikaslek kanpoko enpresetan egin dituzte praktikak ERASMUS programaren bidez.

Bukatzeko,MUren eta ALECOPen arteko nazioartekotzerako aliantza estrategikoaren barruan, 3 ingeniaritza-titulazio garatu dira Bogotako (Kolonbia) Universidad Panamericanan ezartzeko.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu