Molinos Vascos
Molinos Vascos Zorrotzako irin fabrika bat zen. 1999an Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen eraikina.[1] 2009an, berriz, Ondasun Kalifikatu mailara igo dute haren babesa[2] Bilboko Zorrotza auzoan dago.
Molinos Vascos | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′51″N 2°58′13″W / 43.280698°N 2.970368°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1924 |
Ondarea | |
EJren ondarea | 448 |
Enpresa Kadagua eta Ibaizabal (Nerbioi) ibaiek bateratzean osatzen duten Zorrotzako Puntan kokatzen da. Babesaren objektua multzoaren erdiguneko eraikina da, labore biltegi eta ehoketara zuzendutako fabrika solairuduna. L itxurako eraikina da. Ezkerraldeak, motzagoa izaki, siloak ditu solairurik gabe. Eskuinaldeko bosgarren solairua siloetako dorrearekin eskailera bidez elkartzen da. Pabiloiari atxikitako bi aterpe ere badira, aurreko eta atzeko fatxadan. Siloak fazetadun semizirkuloak eratuz gailentzen dira. Eraikinak 5 solairu ditu eta bi dorre, eskuinaldeko solairu bakoitzak bi hormarte dituelarik eta ezkerraldeko dorreak espazio bakun bat osatzen duelarik. Eskuinaldeko solairu bakoitzaren azalera 600 metro karratutakoa da.
Eraikinaren egitura hormigoi armatuzkoa da, eskuinaldeko solairuetan erdigunean lau pilareko lerroa agertzen da, solairua bi hormartetan banatuz, pilare horien jarraipena perimetroko itxitura-hesian pilastra batzuk bilakatzen direlarik. Horma hauek zatika kokaturiko hormigoi armatuzkoak dira. Eraikinaren estalkia bi uretara dago eratua, hasiera batean teila lauzkoa zen eta egun uralitazkoa, zurezko oholeriaren gainean ezarrita, egurrezko pendoloi arruntak dituen zinbriatan sostengatuz. Kanpoko aldetik hegaletan egurrezko tirante batzuk ikus daitezke. Eraikinaren sarbidea erdiko patiora eta portuko bost karga-nasetara jotzen duten sei karga-tunelen bitartez gauzatzen da. Aurreko eta atzeko fatxadei atxikita dauden aterpe batzuek babesten dituzte nasak.
Argazki galeria
aldatu-
Zorrozako portutik.
-
Siloak.
-
Siloak behealdea
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Izendapena EHAAn
- ↑ (Gaztelaniaz) El Correo:Declaran monumento la fábrica de harinas de Zorroza
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |