Moja Karmeldar Oinutsen komentua (Iruñea)
- Artikulu hau Iruñeko moja karmeldar oinutsen komentuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karmeldar Oinutsen komentua (Iruñea)».
Karmeldar Oinutsen komentua eta eliza Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen emakumezko karmeldar oinutsen ordenaren komentu bat da.
Karmeldar Oinutsen komentua | |
---|---|
![]() | |
![]() Iruñeko Alde Zaharra | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°38′W / 42.82°N 1.64°W42°49′N 1°38′W / 42.82°N 1.64°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1900 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Florencio Ansoleaga |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-246 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
246 | |
|
KokalekuaAldatu
Iruñeko Alde Zaharreko Salsipuedes kalearen lehenbiziko zenbakian dago, Iruñeko katedrala, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egoitza, San Jose plazatxoa, Redin kalea, Redin pasealekua, Zaldi Zuria ostatua eta Iruñeko harresiaren artean, Redingo bastioiaren parean.
HistoriaAldatu
1583ko abenduaren 8an ordurarte Beatriz Beaumont zenaren jauretxean aldi baterako komentua ezarri zen, gaur egungo Jarauta kalean. 1604ean karmeldar oinutsek gaur egun Nafarroako jauregia eta Espainiako Bankuaren eraikina dauden solairuetan neurri bikainetako tenplua eraiki eta bertara lekualdatu ziren, Gazteluko Plaza eta Sarasate pasealekuaren artean.
1794ko urriaren 22an hiria frantziar inbasio baten mehatxupean zegoenez, mojek Logroñora ihes egin eta Nafarroako Erregeordea zen Colomerako kondeak eraikina Espainiako erregearen koartela bilakatu zuen. 1795ko urriaren 8an mojak berriro itzuli ziren. 1813ko azaroaren 1ean Napoleondar Gerrak amaitzean eraikina oso kaltetua zegoen.
Lehen Karlistaldian ere eraikinak kalte latzak jasateaz gain, karlista eta giristinoek mojei eraikina behin-betiko uztea agindu zieten.
1899ean Karmeldarrak Iruñera itzuli eta Salsipuedes kaleko solairua erosi zuten. 1900an gaur egungo komentua eraikitzetik amaitu eta mojak bertan bizitzen jarri ziren.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |