Ireki menu nagusia

Mohamed Ould Abdel Aziz

Mohamed Uld Abdelaziz» orritik birbideratua)

Mohamed Ould Abdel Aziz (arabieraz: محمد ولد عبد العزيز‎, Muḥammad Wald 'Abd al-'Azīz; 1956ko abenduaren 20an jaio zen) Mauritaniako presidentea izan zen, 2009. urteaz geroztik 2019ra. Karrera soldadua eta goi-mailako ofiziala izan zen. 2005eko abuztuaren 5ean, Maaouya Ould Sid'Ahmed Taya presidentea kargutik kendu zuen estatu-kolpeko buruzagia izan zen, eta 2008ko abuztuan, Sidi Ould Cheikh Abdallahi presidentea bere postutik kendu zuen beste kolpe bat zuzendu zuen. 2008ko kolpearen ostean, Abdel Aziz Estatuko Kontseilu Nagusiko lehendakaria izatera iritsi zen hauteskunde berrietara bideratutako trantsizio politiko gisa deskribatzen denaren parte izanik. 2009ko apirilean, postu horretatik dimisioa eman zuen 2009ko uztaileko hauteskunde presidentetzarako hautagai izateko. 2009ko abuztuaren 5ean zin egin zuen.

Mohamed Ould Abdel Aziz
Mauritania-aziz-in-his-home-city-Akjoujt-15mar09 1.jpg
Afrikar Batasuneko presidente

2014ko urtarrilaren 30a - 2015eko urtarrilaren 30a
Hailemariam Desalegn - Robert Mugabe
Mauritaniako presidentea

2009ko abuztuaren 5a -
Bizitza
Jaiotza Akjoujt1956ko abenduaren 20a (62 urte)
Herrialdea  Mauritania
Hezkuntza
Heziketa Meknes Royal Military Academy Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Mauritanian National Army Itzuli
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa Union for the Republic Itzuli

Abdel Aziz Afrikako Batasuneko presidentea ere izan zen 2014tik 2015era arte.