Modest Cuixart
Modest Cuixart i Tàpies (Bartzelona, 1925eko azaroaren 2a - Palamós, 2007ko urriaren 31) pintore, grabatzaile eta eszenografo katalana izan zen. Dau al Set aldizkariaren eta izen bereko talde surrealistaren sorreran parte hartu zuen (1948). 1950eko hamarkadan Parisa jo zuen, eta espresionismoaren inguruan ibili zen. Obra grafiko zabala egin zuen, baita zenbait antzerki obratarako dekoratu eta jantziak diseinatu ere. São Pauloko V. Bi Urtekoan Pintura saria eman zioten 1959an, eta Kasseleko Dokumentan (Alemania) aurkeztu zituen bere lanak.
Modest Cuixart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1925eko azaroaren 2a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Palamós, 2007ko urriaren 31 (81 urte) |
Hobiratze lekua | Palafrugell Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Grup Taüll |
Palafrugellera aldatu joan eta bertan, Josep Pla ezagutu zuen, 1971. urtean. Hurrengo urteetan, hainbat erakusketa egin zituen estatuko zein atzerriko hirietan: Paris, Madrid, São Paulo, Amsterdam, Tokio, Basilea, Girona, Bartzelona, Milan eta abar.
80ko hamarkadan, Parisko Unesco Etxean, erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen, eta horrez gain, Generalitat Catalanako San Jorgeren Gurutzea eta Elisabet Katolikoaren Gurutzea jaso zituen. 1998. urtean, "Fundación Cuixart" eratu zen Palafrugellen bertan, eta 1999.ean Kultura Ministerioko "Arte Ederretako Merituaren Domina" jaso zuen Joan Karlos I.aren eskutik.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Modest Cuixart |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.