Modernismoaren espainiar literatura

Modernismoaren espainiar literatura espainieraz 1880 eta 1917 artean, Espainian, garatu zen mugimendu literarioa da. Mugimendu hau batez ere poesia arloan gailendu zen eta Latinoamerikatik heldutako eragina handia izan zen. Rubén Darío idazle nikaraguarra mugimenduaren izen nagusia izan zen. Halaber, espainiarrek Europatik jasotako eraginak ezagutu zituzten, parnasianismoaren eta sinbolismoarena bereziki. Espainian aintzidari gisa Salvador Rueda (1857-1933) aipatzen da. Espainiako modernismoak Hispanoamerikakoarekin aldetuta, diferentziak izan zituen; amerikarra antikolonialista bazen, Espainiakoa inperioaren desagertze erdian garatu zen. Nolabait, krisialdia izan zen espainiarrentzat.

Salvador Rueda, modernismoaren aintzindaria.
Alma. Museo. Los cantares liburuaren azala. Egilea Manuel Machado zen eta marrazkiaren egilea Juan Gris.
Eduardo Marquina.

Modernismoa Espainian ez zen Hispanoamerikan bezain distiratsu, exotiko eta ausarta izan. Sentsuala eta zentzuzkoarenganako bere gustuak modalitate intimistagoetarako bidea eman zuen. Oinarrizko estetika hartzen da, baina Ruben Darioren ihes egite arketipoa arbuiatzen da.[1]

Egoera historikoa aldatu

XIX.mendeko azken urteak oso negatiboak izan ziren Espainiako gizartearentzat:

  • Kontserbadoreen eta liberalen arteko botere aldaketak ez zuen bertako populazioa atsegiten.
  • Zailtasun ekonomikoak areagotu egin ziren.
  • Indar politiko berriak agertu ziren: anarkistak, sozialistak...
  • Amerikar kolonien altxamendua. 1898an Kuba, Filipinak eta Puerto Rico, Espainiako azken kolonien galera.
  • Populazioaren gehiengoa atzeraturik eta miseria larrian bizi zen.
  • Ekonomia mantentzen zuen industri urria zen.
  • Espainia-Estatu Batuak Gerra: Amerikar tropek erraz irabazi zioten Espainiako armadari.
  • Umilazio honek eragin handiak izan zituen Espainian; batez ere intelektualengan. Intelektualek bide berri desberdinak bilatzen saitu ziren, gertatutakoaren kausak aztertuz eta soluzioak erakutsiz.[2]

Modernismoa eta 98ko Belaunaldia aldatu

Tradizionalki XX mende hasierako idazleak bi taldeetan banatu izan dira: Modernismoa eta 98ko Belaunaldia. Dena den, nahiz eta bi kontzeptu ezberdin izan, ez dago oso argi bi horien arteko zatiketa. Izan ere, 98ko belaunaldiko taldean sarzen diren hainbat autore (Antonio Machado, Valle Inclán...) modernistak ere izan daitezke idatzi zuten obra bat edo besteengatik. Gainera, bateratu egiten zituzten garai komun bat bizi izan zuten. Denek hautsi zituzten, adibidez, literaturan aurretik zeuden moldeak, eta iritzi bat edo postura bat mantendu zuten politikan ere bai.[2]

Modernismoaren ezaugarri batzuk aldatu

Modernismoaren ezaugarriak bai erabiltzen dituzten gaietan zein estiloan ikus daitezke. Orokorran, egile hauek harmonia, osotasuna eta munduaren perfezioa lortu nahi dute; horregatik errealitatetik ihes egiten dute eta, halaber, idealizatzen dute.[3]

Gai modernistak aldatu

  • Zentzumenen edertasuna eta mundutik ihesa. Modernistak mundu ideal batean ezkutatzen dira. Egunerokotasuna, egiazko errealitatea ez zaie gustatzen. Horren aurrean nahiago dituzte leku exotikoak, urrunak; historian Erdi Aroak, mundu klasikoak, Pizkundeak, Versallesko gorteak... erakartzen dituzte baina, jakina, ez benetako historia, idealizatutakoa baizik. Azaltzen dituzten errealitateak fantasiazkoak dira, finak, non printsesak eta heroiak mugitzen diren. Hau guztiak modernismoa erromantizismoarekin lotzen du. Egile batzuek erromantizismoaren jarraipena ikusi dute mugimendu horretan.
  • Badira oso gustukoak diren irudiak. Esaterako zisnea, errealitate eta dotorezia horren sinboloa. Edo urdin kolorea, aristokraziaren sinboloa.
  • Idazlearen barne mundua sormenaren erdian kokatzen dute. Errealismoak giroak eta paisaiak aztertzen zituen bitartean, modernistek haien sentimenduak deskribatzen dituzte, haien barruko mundua. Paisaia, bestetik, idazlearen sentimenduen isla da: egilea triste baldin badado, paisaia lainotsu eta euritsu azalduko zaigu. Hemen ere erromantizismoaren eragina ikus daiteke. Dena dela, diferentziak ere badira: esaterako maitasunaren trataera desberdina da.

Modernismoaren estiloa aldatu

Edertasuna eta barne mundua adierazteko, modernistek hitzak kontu handiz aukeratzen dituzte. Hitzen bidez musikalitatea eta kolorea adierazti nahi dute. Baliabide hauek erabiltzen dituzte:

Espainiako egile nagusiak aldatu

Asko dira modernismoan kokatu daitezkeen idazle espainiarrak. Dena dela, askorentzat urte gutxi batzuen eragina izan zen. Juan Ramón Jiménez edo Antonio Machado bezalako idazleentzat modernismoa haien obra barruan garai bat da.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu