Moby Dick (1930eko filma)
Moby Dick Lloyd Baconek zuzendu zuen Herman Melville idazlearen Moby-Dick eleberriaren egokitzapenetako bat da, 1930ean egina eta Warner Bros. etxeak ekoiztua. John Barrymore eta Joan Bennett aritu ziren antzezlanean. Film honen abiapuntua Barrymorek berak 1926an eginiko The Sea Beast pelikula mutua dugu. Hartan Barrymoreren emazteak, Dolores Costellok osatzen zuen andrazkoarena; haurdun zegoenez Joan Bennettek bete zuen lan hori. Melvilleren testuak ez zekarren aldagaia sortu zuten Warner Bros.ekoek, hau da, Ahab kapitainaren maitemintzearena. Horretaz gain badira bestelako asmazioak ere, Melvilleren testutik zeharo urruntzen gaituztenak: Ahab kapitainaren anaia gaiztoarena edo itxuraldatutako amaierarena.
Moby Dick (1930eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1930 |
Izenburua | Moby Dick |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 80 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Moby-Dick The Sea Beast (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lloyd Bacon |
Gidoigilea(k) | J. Grubb Alexander (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | William Axt |
Argazki-zuzendaria | Robert Kurrle (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Massachusetts |
Argumentu nagusia | balea arrantza |
Aktoreak
aldatuAktorea | Pertsonaia |
---|---|
John Barrymore | Captain Ahab Ceely |
Joan Bennett | Faith Mapple |
Lloyd Hughes | Derek Ceely |
Noble Johnson | Queequeg |
Nigel De Brulier | Elijah |
Ikus gainera
aldatu- Moby Dick (1956ko filma): John Hustonek zuzendu eta Gregory Peck aktoreak antzeztua.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) imdb.com Moby Dick
- (Ingelesez) Filmaren berri Turner Classic Movies atarian