Mitsubishi Sari Nagusia

Mitsubishi Sari Nagusia
Orokortasunak
KirolaTxirrindularitza
MotaTxirrindularitza-lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundPOR Portugal
Dokumentazioa

Mitsubishi Sari Nagusia (ofizialki GP Internacional MRCortez-Mitsubishi), Lisboa aldean egiten zen txirrindularitza lasterketa bat izan zen. 1998tik 2004ra (biak barne) egin zen. Cacem hiria irteera edo helmuga izan ohi zen. Normalean lau etapa zituen, hauetako bat erlojupekoa izanik. Hala ere, lehenengo ekitaldian hiru etapa izan ziren. Mitsubishi empresak dirulaguntza asko eman zuenez deitu zen horrela.

Angel Edo birritan irabazi zuen txirrindulari bakarra izan zen. Hain zuzen ere, lehenengo eta azken ekitaldiak irabazi zituen. Gainera ekitaldi guztietan bi izan ezik podiumean egon zen.

Ez dira inoiz txirrindulari euskaldunik izan podiumean. Lehenengo ekitaldian, Iñaki Barrenetxea bizkaitarrak parte hartu zuen eta 20. sailkatu zen sailkapen nagusian.

Sailkapenak aldatu

Urtea Garailea Bigarrena Hirugarrena
1998   Ángel Edo   Santiago Botero   Paulo Jorge Ferreira
1999   Serguei Smetanine   Youri Sourkov   Delmino Pereira
2000   Bruno Castanheira   Youri Sourkov   José Enrique Gutiérrez
2001   Juan Antonio Flecha   Ángel Edo   René Andrle
2002   Dariusz Baranowski   Rui Sousa   Gonçalo Amorim
2003   Francisco Pérez Sánchez   Ángel Edo   Joan Horrach
2004   Ángel Edo   Pedro Lopes   Pedro Cardoso

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu