Mitsubishi Taldea (japonieraz: 三菱グループ Mitsubishi Gurūpu?) Japoniako konpainia handienetakoa da. 1870eko maiatzaren 13an fundatu zuen Yatarō Iwasakik, samurai familia bateko semeak. Japonia gizarte industrializatua bilakatzeko paper garrantzitsua bete zuen. Hasieran itsasoko garraioan aritu zen. Mitsubishiren markak eta izenak "hiru diamante" adierazten dituzte. Bere izena "mitsu"-tik, hiru, eta "hishi"-tik, triangelu-formako uretako gaztainak, dator. Gaur egun, deszentralizatutako konpainien partzuergo bat da.

Mitsubishi
Datuak
Motakonglomeratua, Enpresa pribatua, negozioa eta gas station chain (en) Itzuli
Jarduera sektoreaMerkataritza
HerrialdeaJaponia
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak350.000 (2010)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaTakehiko Kakiuchi (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formakapital irekiko enpresa eta konglomeratu
Zeren jabe
Ekonomia
Ustiapen-mozkina7.200.000.000 $
Historia
Sorrera1870
Sortzailea
Ordezkatzen duMitsubishi zaibatsu (en) Itzuli eta Mitsubishi Goshi Kaisha (en) Itzuli
webgune ofiziala

Historia aldatu

1873an Mitsubishi Shokai izenez bataiatu zuten konpainia. Bere fundatzailearen bultzadari esker Japoniako partzuergo boteretsuenetakoa bilakatuko zen.

XIX mendearen bukaeran, konpainiak (berak bakarrik Japoniako itsasoko garraioaren erdia sortuko du) hiru entitate sortuko dituen dibertsifikazio prozesu bat hasiko du:

  • Mitsubishi Bank, 1919an fundatutako bankua. 1996an Tokioko Bankuarekin fusionatu ostean, taldea Japoniako banku garrantzitsuena bihurtu da.
  • Mitsubishi Corporation, 1893an fundatua, taldeko barne finantziaziorako erabiltzen da.
  • Mitsubishi Heavy Industries taldearen industria-jarduerak barne hartzen ditu. Honela banatzen da:
    • Mitsubishi Motors 4. automobil-eraikitzaile japoniarra.
    • Mitsubishi Atomic Industry, energia nuklearrean aritzen da.
    • Mitsubishi Chemical, kimikako enpresa japoniar handiena.

Taldeko elkarteek Mitsubishi izena ez daramaten filial eta kontratu ugari dituzte. Adibidez, telekomunikazioetako sateliteen operadore japoniarra, Space Communications Corporation Mitsubishiko hainbat elkartek osatzen dute nahiz eta izen hori ez eraman.

Bigarren Mundu Gerra amaitzean, Japonia Ameriketako Estatu Batuek okupatzen dute. MacArthur jeneralak gobernatzen du herrialdea. Estatu Batuek partzuergoak kendu nahi dituzte, gerra piztu zuten bultzatzaile nagusitzat dituztelako eta horietatik bat Mitsubishi bera zen. Arrazoien artean gerrarako armada japoniarrarentzat nahiko material ekoiztu izana dago, ehiza-hegazkin entzutetsua, Zero, kamikaze pilotuena, barne.

1946ko irailaren 30ean Estatu Batuetako administratzaileek taldearen disoluzioa dekretatzen dute, eta bateratzeko berariazko debekua ezartzen dute. Hala ere, astiro, han-hemenka, taldeko antzinako enpresen artean hurreratzeko eta berriz batzeko pausoak ematen dira.

Mitsubishi taldeko elkarteak tradiziozko enpresatzat hartzen dira, gama altuko ondare eta zerbitzuen ekoizleak. Orokorrean markaren irudia asko zaindu eta administrazio ezberdinentzat lan egiten dute.

Mitsubishi taldeko enpresak aldatu

Web ofizialetik (2005eko abuztuko datuak):

  • Asahi Glass Co., Ltd.
  • Mitsubishi Materials Corp. Nippon Oil Corp.
  • Mitsubishi Chemical Corp.
  • Mitsubishi Motors Corp.
  • Nippon Yusen Kabushiki Kaisha
  • Mitsubishi Corporation
  • Mitsubishi Paper Mills, Ltd.
  • P.S. Mitsubishi Construction Co., Ltd.
  • Mitsubishi Electric Corp.
  • Mitsubishi Plastics, Inc.
  • Tokio Marine & Nichido Fire Insurance Co., Ltd.
  • Mitsubishi Estate Co., Ltd.
  • Mitsubishi Rayon Co., Ltd.
  • Mitsubishi compró parte de Hyundai Motors.
  • Mitsubishi Pencil Co.

Kanpo estekak aldatu