Mithrilezko sare kota

Mithrilezko sare koa, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna izeneko bere lanean, istorio honetako protagonista nagusia den Frodo Zorrozabalek, Rivendeletik Orodruin mendirako bidaian erabili zuen babesa izan zen.

Ereborreko nanoek egin zuten, Throrren erregealdian. Mahuka luzeko sare kota bat zen, mithrilezko eraztun txikiekin armatu eta elkarlotua, oso malgu eta arina, baina, aldi berean gogorra eta erresistentea bihurtzen zutena. Harribitxi mota ezberdinek estaltzen zuten ia alde guztietatik. Gandalfen arabera, sare kotak, berak bakarrik, Eskualde osoaren diru balioa zuen.

Sare kota, Bilbo Zorrozabalek oparitu zioten nanoek Mendi Bakartia, Smaug herensugaearen eskuetatik berreskuratzean eskainitako zerbitzuengatik. Rivendelen eta erabateko sekretupean, Bilbok bere iloba Frodori eman zion, Azkon izeneko ezpatarekin batera, bere bidaia arriskutsuan babes zezan.

Oso erabilgarri suertatu zitzaion Frodorio Orodruinerako bere bidaian: orkoen buruzagi erraldoiaren erasotik babestu zuen Moriako meatzeetan. Cirith Ungoleko haizpitartean, Frodo, Shelob armiarma erraldoiaren erasotik babestu zuen, baina ezin izan zuen armiarmaren pozoiak domeina zezan eragotzi. Toki berean, sare kota orkoek lapurtu zuten "Txikia" harrapatu zutenean, eta Cirith Ungoleko dorrearen barnean, bere jabetzagatik sekulako borroka eragin zuen, orkoak, euren artean hilez. Beranduago, Gandalfek berreskuratu zuen Mordorreko Ate Beltzaren aurrean, Sauronen Ahoa izeneko pertsonaiaren eskuetatik. Ondoren, berriz bizia salbatu zion Grima, Suge Mihik eraso zionean, jada Eskualdera itzuli ondoren.

Kanpo estekak

aldatu