Mississippiar kultura

Mississippiko kultura» orritik birbideratua)

Mississippiar kulturaa Ipar Amerikako kultura kalkolitikoa izan zen, eta gaur egungo Estatu Batuetako mendebalde, ekialde eta hego-ekialdean loratu zen, 800 eta 1550 urteen artean, gutxi gorabehera.

Mississippiar kulturaren inguru eta aztarnategi nagusiak.
Etowah aztarnategiaren errekonstrukzioa, bere mound edo muinoekin.

Mississippi ibaiaren ibarrean jaio zen kultura eta bizimodu hau, baina zenbait gunetan ere zabaldu zen, ekialde eta mendebaldera, adibidez . Era berean, Tennessee ibaiaren ibarrera.

Ezaugarri kulturalak aldatu

Piramide trunkatu edo plataforma-formako lur-muinoen (ingelesez mound) multzoek definitzen dituzte kultura honetako gune urbano edo zeremonial nagusiak, gehienetan egitura karratu edo angeluzuzenak direlarik, batzuetan zirkularra. Mound hauen gailurretan beste egitura batzuk eraikitzen ziren (etxeak, tenpluak, hezurtegiak, eta abar).

Mound-ek gune handi bat okupatu zezaketen, hiri hedatu bat hala nola Cahokia, kultura honen aztarnategi handiena; zeinean plazak, muinoak eta landatutako soloak kilometro karratu askotan bana zitezkeen. Merkataritzarako baino gehiago, kultu eta zeremonia publiko eta erlijiosoetarako zeuden antolatuak gune hauek[1].

 
Chunkey jokalaria, errepresentazioetan oinarritua.
 
Birger irudia, Cahokian aurkitua, Hidatsa nekazari batek 20. mendean ezagututako uzten aldeko amona.

Espazio ireki horietan kirol ikuskizun sakratu bat jokatzen zela ere uste da, chunkey izenekoa. Joko horren errepresentazioak aurkitu dira aztarnategietan, eta geroago, indiar kulturetan antzeko jokoak deskribatu ere bai, hala nola Mandan indiarren artean. Siouar hizkuntza-taldeko herria dira Mandanak, eta badirudi beste talde siouar batzuk, hala nola Osageak eta Hidatsak, konektatu egon daitezkeen mississippiar kulturako iparraldeko guneekin[1]. Cahokian aurkitutako Birger irudia, emakumezko bat nekazaritza lana egiten baina lurrean beharrean suge batean egingo balu bezala, hidatsa nezkazari bati (Amy Mossett) erakutsi zitzaion 20, mendean, eta berehala ezagutu zuen: Sekula hiltzen ez den amona, uzta-zaintzailea", zela esan zuen[2].

Hala ere, ez dago lotzerik mississippiar kultura bakarrik siouar herriekin. Beren gune nagusiak etnia desberdinen bildu-leku eta baita bizileku ere izan zirela uste da, hizkuntzaz gaindiko bateratze kultural erlijioso batek erakarri zituelakoan etorkin asko zentro hauetara. Esate baterako, Cahokian Texasko garai bertsuko estiloko tresneria aurkitu da, baina bertako materialekin egina, ez Texaskoekin[1].

Siouar herriez gain, konexio ziurrak egin dira mississipiar kulturako hego-mendebaldeko eskualdearen eta caddo herri indiarraren artean[3]. Era berean, Hernando de Soto espainiar esploratzaileak 1541ean aurkitu zituen Tunica indiarrak, mississippiar kulturarekin lotura zuten herrietan bizi ziren[4].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Newitz, Annalee. (2021). Four lost cities : a secret history of the urban age. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-393-65266-6. PMC 1120095088. (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  2. Fritz, Gayle. (2019). Feeding Cahokia : early agriculture in the North American heartland. ISBN 0-8173-9217-3. PMC 1081030892. (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  3. «Tejas > Caddo Fundamentals > Caddoan Languages and Peoples» www.texasbeyondhistory.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  4. (Ingelesez) r2WPadmin. «Tunica Indians» Mississippi Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).

Kanpo estekak aldatu