Ghalib (urduz: غاؔلب; hindiz: ग़ालिब) Mirza Asadullah Beg Khan jaiotzez (Urdu: مرزا اسد اللہ بیگ خان; hindiz: मिर्ज़ा असदुल्लाह् बेग़ ख़ान), 1797ko abenduaren 271869ko otsailaren 15), Mogol Inperioaren amaierako urdu hizkuntzaz eta persierazko poeta handia izan zen. Haren izengoitia, Ghalib (Urdu: غالب, ġhālib "menperatzaile" esan nahi du) eta Asad (Urdu: اسد, Asad "lehoi" esan nahi du). Haren ohorezko izena Dabir-ul-Mulk, Najm-ud-Daula zen.

Mirza Ghalib

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMirza Asadullah Baig Khan
JaiotzaKala Mahal (en) Itzuli, Agra eta Bharatpur State (en) Itzuli1797ko abenduaren 27a
Herrialdea Mogol Inperioa  (1810eko abuztuaren 18a -  1857ko irailaren 21a)
 Britainiar Raj  (1857ko irailaren 22a -  1869ko otsailaren 15a)
BizilekuaGhalib ki Haveli (en) Itzuli
Kala Kasim Khan (en) Itzuli
Old Delhi (en) Itzuli
HeriotzaKala Kasim Khan (en) Itzuli1869ko otsailaren 15a (71 urte)
Familia
AitaMirza Abdullah Baig
AmaAzatu-n-Nisa Begum
Ezkontidea(k)Imrau Begum (en) Itzuli  (1810eko abuztuaren 18a -  1869ko otsailaren 15a)
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
urdua
arabiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, prosalaria eta historialaria
InfluentziakMir Taqi Mir (en) Itzuli eta Abdul-Qādir Bēdil (en) Itzuli
Izengoitia(k)مرزا غالب
Genero artistikoaghazal (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahamabitarra

Musicbrainz: f961176a-916d-4209-85f2-df0f31bc7539 Songkick: 829582 Edit the value on Wikidata
Ghalibek idatzitako gutuna.

Testuingurua aldatu

Ghalib Bahadur shah Zafar (1775-1862) Indiako azken enperadore mogolen zerbitzuan egon zen. Ghalibek 1857ko Zipaioen matxinada bizi izan zuen. Horren ondorioz mogol herria britaniarrek baztertuta eta, azkenik, garaituta izan zen. Idazleak gertaera hauek bere lanetan jaso zituen. Bere obran ghazal izeneko lanek garrantzi handia izan zuten; lan horiek interpretatzaile askoren eskutik zabaldu ziren. Mogolen garaiko poeta nagusia eta oso herrikoia da. XXI. mendearen hasieran Ghalib oso ezaguna da India zein Pakistanen baina baita ere herrialde horien diasporan mundu osoan.[1]

Biografia aldatu

Ghalib 11 urterekin hasi zen poesia idazten. Bere ama hizkuntza urduera zen, bere etxean ere persiera eta turkiera hitz egiten zen arren. Txikitatik, persieraz eta arabieraz hezia izan zen. Ghalib bere nerabezaroa hasten ari zenean, irandar bidaiari musulman bihurtu berri bat (Abdus Samad, jatorrian Hormuzd izenarekin, Zoroastra bat) Astrara iritsi zen. Abdusek Ghaliben etxean hartu zuen ostatu bi urtez, eta persiera, arabiera, filosofia eta logika irakatsi zizkion.[2]

Obra aldatu

  • Gutunak: bere lan ezagunenak dira. Gutunzalea zen eta bizitza osoan asko idatzi zituen. Gaur egungo herri-urdueraren oinarria izan zen eskutzitz horien estiloa. Egile hau aurretik gutunak oso ornituta egoten ziren. Ghalibek, aldiz, estilo hori aldatu zuen; hitzen eta otoitzen bitartez irakurlearekin hitz egingo balu bezala jokatzen zuen. Gutun horiek ez ziren oso formalak izaten eta bere umore ona adierazten zuten. Espezialista batzuen iritziz gutun horiek nahikoa izango litateke Ghalib urdu literaturan postu garrantzitsua izateko.[3]
  • Ghazale izeneko konposizioak.
  • Persieraz idatzitako poemak.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu