Miren Egaña Goya

gipuzkoar irakasle eta etnografoa

Miren Egaña Goya (Donostia, Gipuzkoa, 1946ko apirilaren 16a) irakasle, hizkuntzalari eta etnografoa da. Kanadako euskal toponimian erreferentziazko ikerlaria da.[1]

Miren Egaña Goya

Bizitza
JaiotzaDonostia1946ko apirilaren 16a (78 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AmaMaria Dolores Goya Mendiola
Ezkontidea(k)Fermin Leizaola
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaElbira Zipitria
Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraketnografoa eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI
Zubiri-Manteo BHI
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea
Eusko Ikaskuntza

Inguma: miren-egana-goya

Bizitza aldatu

Donostian jaio zen 1946. urteko Apirilaren 16an, Alde Zaharreko Euskal Herria kalean. Maria Dolores Goya Mendiola eta Luis Egaña Mendioroz donostiarren alaba, etxean hiru senide ziren, zaharrena Xabier, gero Miren eta azkenik Peli Imanol.

 
Eusko Jaurlaritzak 2003ko maiatzaren 9an hainbat andereño omendu zituen. Miren erdikoa da goiko ilaran.

Donostiako Ikastolen Historian ikus daitekeenez, haren amak Espainiako II. Errepubika garaian maistra titulua lortu eta gerra aurrean andereño gisa lana egin zuen Donostiako ikastola batean.[2] 1951n klaseak ematen hasi zen berriro ere, bizi ziren etxean bertan, Francoren diktadura garaian, klandestinitatean. Ahotsaken elkarrizketan dioenez, "bere logelan ikastola bat omen zegoen".[3] Ordu arte, Elbira Zipitria zen andereño bakarra Donostiako Alde Zaharrean klaseak euskaraz ematen zituena. Zipitria 1945an hasi zen andereño gisan lanean. 1960ean ikastaro berezi bat[4] antolatu zuen andereño eta andereñogaientzat eta bertan izan ziren ama-alabak, beste hainbat lagunekin: Maria Dolores Agirre, Karmele Esnal, eta Mari Karmen Mitxelena, besteak beste.

Magisterio ikasketak egin zituen Donostian, eta haurrei euskaraz irakasten aritu zen klandestinitatean. Geroago, Filologia ikasketak bikatutakoan, Batxilergoko Euskara Katedradun lanetan aritu zen Zubiri-Manteo Institutuan 2006an erretiroa hartu zuen arte, 42 urtez irakasle izan eta gero.[1]

Ikasketak aldatu

Mirenek eskola frantsesetan, frantsesez ikasi zuen, amak ez zuelako etxeko ikastolan seme-alabek ikastea nahi. Beraz, eskolatzean etxeko euskara eta eskolako frantsesa zituen hizkuntzak. Geroago, batxilergoa egitera moja marianisten eskolara bidali zuten Miren, bere amak beraiekin ikasi baitzuen, eta bertan hobetu zuen bere gaztelania eskasa. Orduan batxiler txikia deitzen zena, 4 urtez mojekin egin ondoren errebalida institutuan egin zuen, beste eskola pribatu guztietako ikasleak bezala. Udara hartan Magisterioko ingreso egin zuen eta 1961ean magisterio ikasketak egiten hasi zen, Donostiako Nuestra Señora de Aranzazu magisterio eskolan

Hiru urte beranduago magisterio bukatu eta 1964an lanean hasi zan bere amaren ikastolan, “bere logelan” klaseak ematen. Hurrengo bi udetan, hau da 1965 eta 1966 Gipuzkoako zenbait ikastolek, Hernaniko Urumea tartean, antolatutako lehenbiziko euskarazko udalekuetan ibili zen, Arabako Barrian.

Hizkuntzak aldatu

Artean, Mirenek Elbira Zipitriaren euskarako klaseak hartuak zituen,[5] baita Donostiako Udalak "Academia de Lengua y Declamacion Vasca" Maria Dolores Agirreren zuzendaritzapean antolatuak zituen euskarako klasetan ere Izena ematen saiatu zenean, funtzionaria nekez konbentzitu behar izan zuen, ez baitzuen betetzen eskatzen zen adina. Horrela garai ilun haietan Miren euskaraz alfabetatua zegoen magisterio amaitu zuenerako eta eskuratua zuen Cambridgeko Unibertsitateko ingeleseko "First Certificate" titulua. Frantsesa hobetzeko helburuarekin 1967an Parisko Sorbona Unibertsitatera joan zen "Cours de Langue et Civilisation Françaises" udako ikastaroa egitera, frantses kultura, literatura eta gramatika ikastera, alegia, eta goi mailako titulua eskuratu zuen.

1968an beste zerbait egin nahian, Deustuko Jesuitek Donostian zeukaten  campusean, beste ikasketa batzuk egiten hasi zen: Filologia Erromanikoa, orduan bost urtetako karrera osoa. Horretarako egunez ikastolan lan egiten jarraitu zuen eta gauaz filologiako lizentziatura ikasten hasi zen. 5. mailan estatuko errebalida egitera Bilbora joan zen 1974an. Bertan ezagutu zuen Mikel Zarate, biak estatuko tribunal baten aurrean azterketa egiten ari zirela.

1975an Doostiako Karkizano kaleko ikastola itxi eta Hernaniko Urumea ikastolara joan zen 4. mailakoei eskolak euskaraz ematera eta 7. eta 8. mailakoei frantsesa ere.[6]

Miren Egaña[7] egindako katedraren inguruan (Ahotsak proiekturako)

1978an Donostiako Usandizaga Batxilergoko Institutuan euskarazko PNN bezala kontratatua izan ondoren 1979. urtean Estatuak lehenengo aldiz Euskara Hizkuntz eta Kulturako Katedra eta Agregaduritzen azterketen deialdia egin zuen. 1980. urtean azterketa egin eta Eibarko Zuloaga Batxiler Institutuko katedra lortu zuen,[8] hurrengo urtean Donostiara joan zen Bidebieta B.I.ra eta azkenik bere etxe ondoko Zubiri–Manteo Institutuan eman zituen euskarako klaseak jubilatu arte 2006ean.

1968tik aurrera Aranzadiko etnografia saileko partaidea da.[9][10][11] 1978z gero Eusko Ikaskuntzako kidea da.

1978an eta 1983an Derioko uda ikastaroko irakasle izan zen Gipuzkerako Literatura eta Euskararen historia irakatsiz.

Ikerketa-lerroak aldatu

1985ean esku hartu zuen Labradorrera 1. euskal espedizioan. Bale-ehizaren aztarnen bila joan ziren hamar ikerlari, San Joan baleontzi agertu berria zen mila gutxira zegoen uharte batera, Belle Ile itsasestura. Lehendik hasia zuen jakin min hori betirako geratuko zitzaion, paraje haiek bisitatu eta gero.[12][13] Bere ikerlanak topa daitezke toponimian,[14][15] Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikoan,[16] euskal arrantzaleek gaurko Kanadan utzitako aztarna linguistikoak,[9][11] eta Ternuako euskal hilarriez egindako argitalpenetan.[17][18]

Pasaiko badian dagoen Albaola Elkartea 2015ean hasita XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zientifikoa eraikitzen ari da jendaurrean, garaiko teknikak eta materialak erabiliz.[19][20][21] Hori dela eta 2015. urtean baleontziaren eraikuntza prozesuak UNESCOren babesa lortu zuen.[22][23]

Lanak aldatu

Euskal Momunitate zientifoaren Inguma datu basean berak egindako 12 ekarpen bildu dituzte.[26]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Goikoetxea, Jakes. ««Haizearen kontra aritu naiz betidanik»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  2. «Gerra aurreko Donostiako ikastolak, ama andereño - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  3. «1951. urtean amak ikastola ireki zuen etxean - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  4. «Elbira Zipitriaren andereñoentzako udako eskolak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  5. Donostiako ikastolen historia www.google.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  6. Egaña Goya, Miren. (). «Kantu herrikoiak ikastolan baliabide. Donostiako Karkizano kaleko ikastola, 1964-1975» JENTILBARATZ (7): 105–118. ISSN 1137-859X. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  7. Miren Egaña irudia. .
  8. Batxilergoko lehen euskara katedrak Euskal Autonomia Erkidegoan www.google.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  9. a b Aranzadi | Zientzia Elkartea · Society of Sciences · Sociedad de Ciencias · Societé de Sciences » Miren Egaña Goya. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  10. «Egaña Goya, Miren - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  11. a b (Gaztelaniaz) Blasco, Roge. (2013-12-09). «Miren Egaña Goya. Topónimos vascos en las costas de Terranova.» El blog de Roge (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  12. Egaña Goya, Miren. (1984). XVI eta XVII mendeetako Canadako Ternua eta Labradorreko euskal-izenen zenbait berri. Anuario de Eusko Folklore 32, Eusko Ikaskuntza, 31 or..
  13. (Ingelesez) Egaña Goya, Miren. (1992). Basque toponymy in Canada. Onomastica Canadiana Vol.74, Nº2, 53-74 or. ISBN 0078-4656..
  14. Urteaga, Eguzki.. (2006). Euskara ipar Euskal Herrian. Dakit ISBN 9788493236847. PMC 863179106. (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  15. Goya, Miren Egaña. (1985). «Nafarroako Yerri ibarreko leku-izen nagusien zenbait berri» OIHENART (4): 349–362. ISSN 2255-1050. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  16. Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa, EAEL.. Aranzadi Zientzia Elkartea.
  17. (Ingelesez) Egaña Goya, Miren. (2018). «A Permanent Place in Newfoundland: Seventeenth-Century Basque Tombstones in Placentia.». NEWFOUNDLAND AND LABRADOR STUDIES,, 172-199 or..
  18. Egaña Goya, Miren. (). «XVI eta XVII. mendeetako Canadako Ternua eta Labrador-eko euskal leku-izenen zenbait berri» EUSKO FOLKLORE (32): 31–41. ISSN 0210-7732. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  19. (Gaztelaniaz) «Xabier Agote, “Txalupak & carretas”» El blog de Roge 2017-01-30 (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
  20. «Sakana, haritzen lurraldea – Sakana» sakana.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
  21. «Albaola haritzak - Donostiako museoa - euskal itsas ondarea» Albaola (Noiz kontsultatua: 2018-08-16).
  22. (Gaztelaniaz) Gómez, Mirari. (). «La UNESCO patrocina el proyecto de la nao San Juan» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
  23. San Juan galeoia eraikitzen. ETB1 (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
  24. Urteaga, Juan Jose Arbelaiz; Kortajarena, Koldo Artola; Goya, Miren Egaña; Azkolain, Josu Tellabide. (1990). Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa 2 -EAEL-. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  25. Urteaga, Juan Jose Arbelaiz; Kortajarena, Koldo Artola; Goya, Miren Egaña; Calvo, Fermin Leizaola. (1983). Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa 1 -EAEL-. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  26. «Miren Egaña Goya :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Miren Egaña Goya