Miraculous : Les Aventures de Ladybug et Chat Noir

Miraculous : Les Aventures de Ladybug et Chat Noir (euskaraz: «Miraculous: Ladybug eta Cat Noir-en abenturak»), baita ere ezaguna Miraculous Ladybug edo gaztelaniazko itzulpenean bezala Prodigiosa Ladybug, telebista frantseseko animazio digitalezko telesaila da, Thomas Astrucek sortua eta Jeremy Zagek ekoiztua. Zag Entertainment eta Method Animation estudioen koprodukzioa da, Toei Animation, De Agostini Editore eta SAMG Animationekin kolaborazioan. Telesailak Estatu Batuetako superheroien, animazio japoniarraren eta Belgika zein Frantziako historiaren ezaugarriak ditu.

Miraculous : Les Aventures de Ladybug et Chat Noir
Jatorria
Sortzailea(k)Thomas Astruc (en) Itzuli
IzenburuaMiraculous, les aventures de Ladybug et Chat Noir
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
frantsesa
koreera
Jatorrizko herrialdeaFrantzia, Hego Korea, Japonia eta Italia
Sasoi kopurua5
Atalak131
Honen izena daramaAdrien Agreste (en) Itzuli, Marinette Dupain-Cheng (en) Itzuli eta Ipuin
Ezaugarriak
Genero artistikoaNeska Magikoa eta umorezko telesaila
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Thomas Astruc (en) Itzuli
[[Kategoria:Thomas Astruc (en) Itzuli zuzendutako lanak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaToei Animation (en) Itzuli
Zagtoon (en) Itzuli
Method Animation (en) Itzuli
SAMG Entertainment (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
[[Kategoria:Zagtoon (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
[[Kategoria:Method Animation (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
[[Kategoria:SAMG Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea TF1
EBS 1TV (en) Itzuli
Hasiera-data2015eko irailaren 1a
Historia
Jasotako sariak

miraculousladybug.com
IMDB: tt2580046 Filmaffinity: 595523 Allocine: 19900 Rottentomatoes: tv/miraculous_tales_of_ladybug_and_cat_noir
Facebook: bemiraculouslb Twitter: BeMiraculousLB Instagram: miraculous Youtube: UCWjVfZ3VnyUwBEOkuOlaU3g TikTok: miraculous_off Netlix: 80164216Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Marinette eta Adrien pertsonaien istorioa kontatzen du, biak hamabost bat urteko nerabeak dira eta Ladybug eta Cat Noir izeneko superheroi bihurtzeko gaitasuna dute, hurrenez hurren. Superheroi bihurtu daitezke "mirakulu" izeneko bitxi magiko batzuen ahalmenari esker. Ladybug marigorrietan inspiratutako heroia da eta sormenaren ahalmena dauka eta Cat Noir katu beltzean eta suntsitzeko ahalmenean oinarritutako heroia da. Biak beraien ahalmenak erabiltzen dituzte Paris mehatxatzen duten gaitzetatik eta gaizkileetatik babesteko. Gaizkile horien burua Gabriel da eta superheroiek egiten dutenaren antzeko moduan supergaizkile bihurtzen da.

Denboraldiak aldatu

Telesaila osatzen dituzten atalak, orokorrean, ez daude ordena kronologiko baten menpe. Hala ere, denboraldi batetik bestera ordena kronologiko ez oso zehatz bat jarraitzen da eta atal gutxi batzuk jarraipena dute beste atalen batean. Dena dela, ordena kronologikoa zehazten joan ohi da denboraldiak aurrera egin ahala, horregatik, azkeneko atalak ulertu ahal izateko aurreko zenbait ikusi behar dira.

Lehen denboraldian superheroiak aurkezten zaizkigu eta horiek izaten dituzten abenturetan ardazten da telesaila. Superheroi horien jatorria eta helburua bertan aurkezten dira eta atal batetik bestera ia ez dago ordena kronologikorik. Bigarren denboraldian telesaileko gaizkileek ahalmen garatuagoak dituzte eta hortaz, superheroi berriak aurkezten zaizkigu, beti ere bigarren planoan mantenduko direnak. Bigarren denboraldiaren amaieran gaizkile nagusi berri bat aurkezten da eta telesailak poliki-poliki ordena kronologiko zehatzago bat eta gaitegi garatuago bat hartzen du. Hirugarren denboraldian jada esan daiteke denboraldi barruko ordena bat dagoela, nahiz eta zehatza ez izan, supergaizkileak hainbat ataletan zehar plan zehatz bat jarraitzen baitu. Hirugarren denboraldia da telesailaren barneko historian eta telesaila bera osatzen duen unibertsoan gehien sakontzen duena.

Atalak aldatu

Telesaila hiru denboraldik osatzen dute, bakoitzak hogeita seina atal dituela. Atal bakoitzak, gutxi gorabehera, hogeita bat minutuko iraupena du. Laugarren eta bosgarren denboraldiak iragarriak eta produkzioan daude.