Mingreliako printzerria

Mingreliako printzerria (georgieraz: სამეგრელოს სამთავროtranslit.: samegrelos samtavro), Odishi edo Samegrelo izenarekin ere zaguna, Georgiako estatu historiko bat izan zen, Dadiani dinastiaren agindupean.

Mingreliako printzerria
სამეგრელოს სამთავრო
1557 – 1867
printzerria
Mingreliako printzerriko bandera

Mingreliako printzerriko armarria

Geografia
HiriburuaZugdidi
Kultura
Hizkuntza(k)mingreliera, georgiera
ErlijioaGeorgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa
Historia
Levan I Dadiani1533–1572
Niko I Dadiani1853–1867
Errusiar anexioa1867ko urtarrilaren 4a
Aurrekoa
Imeretiko erresuma
Ondorengoa
Errusiar Inperioa

Historia aldatu

Printzerria erasorik ez egiteko itun batetik eta Konstantino II.a Kartlikoak, Alexander Kakhetiakoak eta Qvarqvare II.ak, Samtshkeko atabagak, sinatutako hitzarmen batetik sortu zen, Georgia hiru erresumatan eta zenbait printzerritan banatu zuena[1]. Mingrelia Printzerri independente gisa ezarri zen 1557an Levan I. Dadianirekin herentziazko mtavari (printze) gisa. Independentea izan zen Errusia Inperialaren meneko bihurtu zen arte 1803an[2]. Hau Errusiar Inperioarekin babes-itun bat sinatu ondoren gertatu zen, Mingrelia, Imeretia eta Abkhaziako bizilagun boteretsuenen jazarpenaren aurkako errusiar babesaren truke egin zena[3]. Printzerria amaitu zen Niko Dadiani printzea kargutik kendu zutenean, eta printzerria abolitu egin zuen Errusiak 1867an. Niko printzeak ofizialki uko egin zien tronurako eskubideei 1868an, eta estatua errusiar barruti bihurtu zen 1917ra arte[4].

Erreferentziak aldatu

  1. Rayfield, Donald. (2012). Edge of empires : a history of Georgia. Reaktion Books ISBN 978-1-299-19101-3. PMC 829059436. (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  2. «Mingrelians | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  3. From conflict to autonomy in the Caucasus : the Soviet Union and the making of Abkhazia, South Ossetia and Nagorno Karabakh. 2015 ISBN 978-0-415-65802-7. PMC 883902689. (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  4. Minahan, James. (2016). Encyclopedia of stateless nations : ethnic and national groups around the world. (Second edition. argitaraldia) ISBN 978-1-61069-954-9. PMC 953458549. (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).

Kanpo estekak aldatu