Ireki menu nagusia

Minerva McGonagall Hogwarts eskolako irakaslea da eta Antzaldaketa erakusten du. Harry asko axola zaio eta beti izan da Dumbledorerekiko fidela. Animagus bat da, hau da, animalia bihurtu daiteke, kasu horretan katua. Gryffindor etxearen burua da eta bosgarren liburutik aurrera Fenixaren Ordenan parte hartzen du. 70 urte ingurukoa dela suposatzen da, zeren 39 urte daramatza Hogwartsen irakasten eta esaten dutenez Sekretuen Ganberako lehen irekitzean bera Hogwartseko ikaslea zen.

HistoriaAldatu

McGonagall 1920 inguruan jaio zela suposatzen da. 11 urterekin Hogwartsa joan zen eta Gryffindor etxean jarri zuen Kapela Sailkatzaileak.

Zazpi urteren ostean, ez dakigu zer egin zuen McGonagallek baina Albus Dumbledore zuzendaria bihurtzen denean, Gryffindor etxearen buru eta Antzaldaketako irakaslea bihurtzen da. Urte batzuk beranduago James Potter, Lily Evans, Sirius Black, Remus Lupin, Severus Snape eta Peter Pettigrewen irakaslea izaten da, eta Voldemorten lehenengo gerran Hogwartsen segitzen du Dumbledoreren zuzendaritzapean.

1981eko azaroaren 1ean Privet Driven elkartzen da Dumbledore eta Hagridekin Harry Potter bere osaba-izeben etxean uzteko, eta ondo ikusten da nola hunkitzen den. Hamar urte beranduago, Harry Hogwartsa iristen denean, McGonagallek Harry hegan ikusten du eta Oliver Wood quidditch-taldeko kapitainari esaten dio Harry Gryffindorreko quidditch-taldean sartzen uzteko. Urte hartan bertan beranduago zigorra jartzen die Harry Hermione Granger, Draco Malfoy eta Neville Longbottomeri.

Hurrengo urtean, 1992-93 ikasturtean Eskoila-Kontseilaritzak Dumbledore bidaltzen duenean bera bihurtzen da Hogwartseko zuzendari, eta oso hunkituta agertzen da Hermione harri bihurtuta azaltzen denean. 1993-94 ikasturtean, McGonagallek Sirius Blacki eta James Potterri buruz hitz egiten du Hagrid, Flitwick maisua, Romserta andrea eta Cornelius Fudge ministroarekin. Ez da konturatzen Harry begira daukala.

1994-95 ikasturtean, McGonagall kontra agertzen da Harryk Hiru Aztien Torneoan parte hartzen duenean, eta Cornelius Fudgerekin eztabaida gogorra edukitzen du Voldemort itzultzen denean. 1995-96 ikasturtean, Fenixaren Ordenan parte hartzen du, eta Dolores Umbridgeri ahalik eta gehiena egiten dio kontra. Umbridge eta bere auror-ak Hagrid bidali nahian ari zirela 1996ko ekainean, lau kordegabetzeko sorginkeriek harrapatzen dute bete-betean eta San Mungo ospitalera joan behar izaten du sendatzera. 1996-97 ikasturtean, Dumbledore hiltzean bera bihurtzen da zuzendaria baina ez du asko irauten, zeren 1997ko abuztuan Severus Snape bihurtzen delako zuzendaria. 1997-98 ikasturtean Hogwartsen gelditzen da McGonagall eta gogor burrukatzen da Voldemort eta bere hil-jaleen aurka. Epilogoan, diotenez, McGonagallek bizirik jarraitzen du eta Hogwartseko zuzendari.

IzaeraAldatu

McGonagall izaera gogorreko emakumea da, eta jenio txar samarra du. Harryk, aurpegi zorrotzeko emakume bezala deskribatzen du, eta hobe dela berarekin istilurik ez izatea. Historian zehar, tenple handiko emakumea dela ikusten da, baina bere jenio txarraren azpian bihotz oneko pertsona ona dela ikusten da, eta laguntza handia eskaintzen dio Harryri.

BitxikeriakAldatu

  • Hunkitu egiten da Hermione harri bihurtzen denean, bigarren liburuan
  • Oso quidditch zalea da eta askotan Snaperekin lehian ibiltzen da horregatik
  • Hermione da bere ikasle kuttuna
  • Animagus-a da, katu bihurtu daiteke
  • Baliteke McGonagall izeneko gizon batekin ezkonduta egotea (hala diote behintzat zurrumuru batzuek)
  • Peter Pettigrewrekin gogor samar portatu zen, eta gero damutu egin zen
  • Baliteke McGonagall eskozesa izatea

Zineko interpretazioaAldatu

Zinean, Minerva McGonagall Maggie Smith aktoreak interpretatzen du

Kanpo loturakAldatu