Mimeografo

Mimeógrafo» orritik birbideratua)

Mimeografoa edo poligrafoa, batzuetan ziklostila ere deitua, idatzizko paper kopiak kopuru handietan egiteko erabiltzen zen tresna da. Erreproduzitzeko estarzitze izeneko paper mota erabiltzen du.[1][2][3][4] XX. mendeko 80. hamarkadan fotokopiagailuak orokortu arte erabili zen ziklostilatzeko.[5][6][7][8] Oso erabilia izan zen eskoletan, gerra garaian eta diktaduraren aurkako argitalpenak egiteko, inprentak eta inpresio bide oro gainbegiratzen zituelako, horrela gizartean bestelako ideologien hedapena kontrolatzeko. [9][10] [11][12] Multikopista eta vietnamita izena ematen zioten ere bai, Vietnamgo gerran Viet Congek propagandarako erabiltzen zituenak bezalakoak zirelako.[13][14][15]

1889. Edison-en mimeografoaren iragarkia

Historia aldatu

Thomas Alva Edisonek inprimategiaren prototipo soil bat patentatu zuen 1887ko abuztuaren 8an Estatu Batuetan. 1887an Albert Blake Dick-ek erabili zuen lehen aldiz (Edison-ek aparatu hau berari saldu zion), Makina perfekzionatu egin zen, erabilera-soiltasuna mantenduz, eta eskuz egindako birakari txiki bat gehitu zuen, horrela, hainbat kopiaren erreprografia azkarra ahalbidetuz.[16][17]

Erabilera eta funtzionamendua aldatu

 
Mimeografo modernoa.

Mimeografoa erabili zen testu baten kopia asko merke ekoizteko, batez ere eskoletan. XIX, mendearen amaieran asmatutako makina hauek guztiz eskuzkoak ziren, nahiz eta handik denbora batera motor elektriko bat gehituta perfekzionatu ziren. Testuak idazteko makina baten laguntzarekin prestatzen ziren, estaritze izeneko paperezko matrize bat erabiliz. Estarzitzearen alde batean idazten zen, paper arruntaren itxura zuenean. Beste alderdia tintaz inpregnatuta zegoen. Letra bakoitza markatzean orria zulatzen zen eta zulo txiki horietako tinta erabiltzen zuen mimeografoak gero kopiak egiteko paper zuriak aparatuaren gainetik pasatzean. Hau da, estartzitzea aparatuaren gurpilean instalatu eta biratu egiten zen; arrabolak berak tinta gehitzen zuen eta 50-60 kopia inguru inprimatu zitzakeen, ez gehiago. Matrizea hondatzen zenean, kopia gehiago egiteko beste bat egin behar zen, testuak berriro idatziz.[18][19] Izan ere, Estarzitzea higatu egiten zen kopia bakoitzarekin. Gainera, kopiatze prozesua eskuz egin zen denbora-tarte batean; ondo funtzionatzen zuela ikusi ondoren motor bat gehitu baitzitzaion mimeografoari.[20]

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «ziklostil - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  2. (Ingelesez) «Definition of MIMEOGRAPH» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  3. «mimeógrafo» TheFreeDictionary.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  4. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «ciclostil | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  5. «Ziklostilatu-Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  6. «Euskal grafia; tipografia eta apaingintza: 1961-1967 | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  7. «erabili.eus/ Jose Manuel Lasarte, bide urratzailea» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  8. (Gaztelaniaz) «Otl Aicher. Metro Bilbao. Arkitektura eta paisaia | | Museo de Bellas Artes de Bilbao» Tienda del Museo de Bellas Artes de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  9. (Gaztelaniaz) MARTORELLBARCELONA, NÚRIA. (2009-10-22). «Paco Ibáñez regresa a París a los 40 años de sus históricos recitales» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  10. (Gaztelaniaz) ««Nuestro Diario», el periódico de los vecinos de Lagasca 48 durante la Guerra Civil» Agente Provocador (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  11. (Gaztelaniaz) La Aventura del Saber. Exposición Letras Clandestinas - RTVE.es. 2019-11-14 (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  12. Méndez, José Manuel Gómez y; Méndez-Muros, Sandra; García-Estévez, Noelia; Cartes-Barroso, Manuel J.; Padial, María Concepción Turón. (2017). Periodismo, velás y tómbolas en Sevilla. ISBN 978-84-617-4912-6. (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  13. (Gaztelaniaz) Fanjul, Sergio C.. (2016-05-06). «‘Vietnamitas’ contra Franco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  14. (Gaztelaniaz) Baquero, Juan Miguel. (2019-01-24). «No solo fue París: una exposición retrata el espíritu de la Universidad andaluza de mayo del 68» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  15. (Katalanez) «RodaMots - vietnamita» rodamots.cat (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  16. (Gaztelaniaz) Externa, Fuente. (2020-08-08). «Se patenta el mimeógrafo, precursor de la fotocopiadora moderna» Social Futuro (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  17. «El mimeógrafo | Un ‘arma secreta’ del movimiento estudiantil del 68» Revista Espejo diciembre 1, 2019 (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  18. (Gaztelaniaz) ALONSO-VEGA, Luis Antonio. (2018-09-07). «La ciclostil que cambió la oficina» La Nueva España (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  19. «Algunos procedimientos de impresión y de reproducción» unesdoc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  20. (Gaztelaniaz) Cherre, Ilan K.. (2022-08-08). «Hace un siglo y medio Edison inventó el mimeógrafo, el abuelo de la fotocopiadora» ComputerHoy (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu