Miloud Tounzi

polizia marokoarra

Miloud Tounzi (Azzemmour, 1939ko maiatzaren 2a) Marokoko zerbitzu sekretuetako arduraduna zen. Mehdi Ben Barka-ren bahiketaren ardura leporatu zioten. Benetako izena Mokhtar du, eta zerbitzu sekretuetako ezizena Larbi Chtouki.

Miloud Tounzi
Bizitza
JaiotzaAzemmour (en) Itzuli1939ko maiatzaren 2a (84 urte)
Herrialdea Maroko
Lehen hizkuntzaAmazigera
Hezkuntza
HizkuntzakAmazigera
arabiera
Jarduerak
Jarduerakpolizia
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Moroccan Gendarmerie (en) Itzuli

Gaztaroa aldatu

Marokoko polizian sartu zen, independentziatik landa, 1956an. Harreman hurbila zeukan Driss Basri gerora Barne Ministro izango zenarekin. Aski laster, Aljeriako FLN erakundeko kideek Marokon egiten zituzten joan-etorriak barrandatzeko ardura eman zioten. Espioitzarako gaitasuna erakutsi zuen orduan[1].

Karguetan gora aldatu

Hainbat erakundetan infiltratzea lortu zuen. Lortu zituen emaitzen ondorioz, Mohamed Ufqir eta Ahmed Dlimi joan zitzaizkion harengana. Eta, 1961ean, haiekin batera, zerbitzu sekretuen zentro eta atxiloketa eta tortura gune izango zen Cabinet 1 edo Cab 1 kabinetea sortzen parte hartu zuen. Dlimi zen haren buruzagia, eta Ufqir zuzendari nagusia. Aski laster, Operazio Teknikoen zerbitzuko buru jarri zuten. Espioitzako gaitasun gehiago lortu zuen; besteak beste ikastaroak egin zituen Amerikako Estatu Batuetan, Israelen eta Europan[1].

Ben Barka auzia aldatu

60ko hamarkadan, Tounzik jarraitu zituen militante ezkertiarren mugimenduak, batez ere Mehdi Ben Barka, Fquih Basri eta Bensaïd Aït Idder-enak. Atxilotuen galdeketak gidatzen zituen. Maiz aipatu izan da Cab1-en egoitzan tortura gogorrak egin zirela, baina Tounziren izena ez zen inoiz lotu torturekin.

Tounziren izena atera zen Ben Barka auzian. Bahiketaren ardura logistikoa Larbi Chtouki ezizeneko agente batek zuen. Denbora luzez ez zen argitu nor ezkutatzen zen ezizen horren atzean, baina haren kide ohi batek salatu zuen Chtouki hori Tounzi zela[1][2]. Beste iturri batzuen arabera, Larbi Chtouki ezizena zuena Moulay Agmed El Azgaoui zen, Mohamed Lahriziren bahiketarekin zerikusia zuena. Tounzik salaketa jarri zuen Ben Barkaren bahiketarekin lotzen zuten hedabideen aurka, baina auzia galdu zuen[3]. Beste iturri batzuen arabera, aldiz, Larbi Chtouki zen Naïmi Mouloud Marokoko Barne Ministerioko zerbitzu berezietako buruzagia[4].

Parisko auzitegiak bizitza osorako kondenatu zuen, baina Marokon zegoenez, ez zuten inoiz atxilotu. Miloud Tounziren kontrako nazioarteko atxilotze agindu bat zabaldu zuten 2009an ere[5].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Le témoin clé dans l'affaire Ben Barka enfin reconnu. (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
  2. «La vérité sur l'assassinat en France de Mehdi Ben Barka» Le Monde 2001/6/29 (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
  3. PLAINTES DE L’ANCIEN AGENT MAROCAIN MILOUD TOUNZI (alias CHTOUKI). (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
  4. «CHTOUKI N'ÉTAIT PAS CHTOUKI» Le Monde 1966/2/1 (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
  5. «Ben Barka : 4 mandats d'arrêts diffusés» Le Figaro 2009/10/1 (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).