Millarapueko gudua 1557ko azaroak 30an gertatu zen eta Caupolicanek zuzendutako maputxeek García Hurtado de Mendozaren espainiar armadaren aurka eginiko segada bat izan zen, espainiar armada garaile izan zelarik.

Millarapueko gudua
Araucoko Gerra
Data1557ko azaroaren 30a
LekuaAraucoko gotorlekutik gertu
EmaitzaEspainiarren garaipena
Gudulariak
 Espainia Wallmapu
Buruzagiak
García Hurtado de Mendoza Caupolicán
Indarra
500-1000 soldadu
6 kanoi
3.000-10.000 gerlari
Galerak
Asko 1.000 hildako

Historia aldatu

García Hurtado de Mendoza Txilera heltzean, Lautaro hil eta gutxira, espainiar armada 1000 espainiarrez, 1000 zaldi baino gehiagoz eta 4000 yanakonaz osatua zegoen, gehiena hegoalderantz bidaliz euren kanpainan, non, azkenik, maputxeak menderatzea espero zen. Maputxeek, banatuak eta soldaduetan eskasak, soilik 5.000 gerlari bidali ahal izan zituzten, horren ondorioz espainiarrak euren lurralde basotsuan sartzen utziz erasorik egin gabe, segada baterako soldadu kopuru handiagoa biltzeko esperoan.

Lagunillasko gudu ez erabakigarriaren ondoren, García lurralde etsaian barneratu zen gudu erabakigarri baten bila.

Millarapueko gudua aldatu

Espainiar armadak Millarapuen kanpatu zuen, Araukaniaren barnean, azaroak 29an. Caupolicanen agintepeko maputxeek eraso saiakera bat egin zuten azaroak 30eko goizean etsaien kanpamenduaren aurka. Baina egun horretan, espainiarren artean San Andres eguna ospatzen zen, eta tronpetazko diana alai bat jo izana araukanarrek alarma seinale bezala interpretatu zuten, eta, deskubrituak izan zirela pentsatuz, erasoa zapuztua geratu zen.

Erasotzaile kopurua 3.000 eta 10.000 artekoa zen. Horien buru Galvarino zetorren, bere beso moztuak erakusten zituena, bere herrikideen pasioak goratuz. Gudua basatia eta ankerra izan zen.

Millarapueko guduak gauerditik arratsaldeko ordu biak arte iraun zuen, eta Caupolicanek zaldi zuri baten gainean eserita zuzendu zuen. Azkenean, maputxeak alboetatik eta atzegoardiatik inguratuak eta garaituak izan ziren, 1000 maputxe hil zirelarik. Espainiarrek Cañete gotorlekua ezarri zuten, Tucapelgoa egon zen tokitik ez oso urrun.

Kanpo estekak aldatu