Ireki menu nagusia

Mila Salterain Jainaga (Durango, Bizkaia, 1955eko azaroaren 24a) euskal idazlea da.[1]

Mila Salterain
Bizitza
Jaiotza Durango1955eko azaroaren  24a (63 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 921


BiografiaAldatu

Mila Salterain Jainaga Durangon jaio zen. Berak hogei urte zituela Abadiñora joan ziren bizitzera Salterain-Jainagatarrak. Euskara eta gaztelaniaz gain, alemana eta frantsesa ikasten ere saiatu da. Etxean entzundakoak eraginda gaztetatik erakarri zuen bere inguruko historiak, kulturak eta lexikoak. Inguruko, Abadiñoko, toponimia eta lexikoa jasotzen ekin dio urteetan, auzolanean. Lanaren emaitza argitaratu ere egin du. Itzulpengintzan ere ekarpenak egin ditu, alemanetik testuak itzuliz.

LanakAldatu

NarrazioaAldatu

  • Erresumaren ilunsentia (2014, Txalaparta)
  • Azeri-dantza (2017, Txalaparta).

ItzulpenakAldatu

  • Europa Vasconica Europa Semitica. Theo-Vennemann-Mila Salterain, Dagmar Reuter, Arrate Mardaras, Iñaki Gaminde. (2010)
  • Flauta magikoa. Wolfgang Amadeus Mozart. Emanuel Schikaneder-en libretoa. José Mª Solagaistua eta Mila Salterain.

BestelakoakAldatu

  • Abadiñoko lexikoa. Gaminde, Iñaki & Mila Salterain. (1991)
  • Abadiñoko Toponimia. Auzolanean. Mila Salterainen gidaritzapean (2010)

SariakAldatu

Abadiñoko toponimia berreskuratzeko egindako lana eskertzeko “Sari berezia” eman zion Abadiñoko udalak. (2011)

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Libros de Mila Salterain . Biografía y bibliografía . Noiz kontsultatua: 2018-07-01.

Kanpo loturakAldatu