Mikromatxismoa emakumeak zapaltzeko egunerokoan erabiltzen diren azpijoko eta estrategia sotil eta kasik hautemanezinak dira, maila batean edo bestean normalizatuak daudenak eta era batera edo bestera emakumeen autonomiari erasotzen diotenak.[1] Eguneroko bizitzako praktika matxista normalizatua da, matxismoaren beste hainbat praktikak bezainbesteko atentzioa eman ohi ez duena. Indarkeria matxistaren oinarri edo abiapuntutzat hartu ohi da.[2]

Luis Bonino Méndez psikoterapeutak terminoa 1991n sortu zuen, beste espezialista batzuek "tirania txikiak", "terrorismo intimoa" edo "indarkeria biguna" deitzen dituzten praktikei izena emateko.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Feminismoa eta Berdintasuna Hiztegia] [2020]
  2. Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [2016]
  3. (Gaztelaniaz) Herrera, Sonia. (2013-6-10). Micromachismos nuestros de cada día. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.